Gasteizko erdiguneko "gabonetako bolan" eskegi dira krisia kapitalak ordain dezala aldarrikatzeko

  • Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan dagoen gabonetako bola argiduna itzali zuten asteartean, eta bertan eskegi zen pertsona bat Udalak argiztapenean egin duen xahuketa salatu eta herritarren oinarrizko beharrak bermatu gabe daudela ohartarazteko.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko urtarrilaren 07an - 09:02

40.000 euro gehiago gastatu ditu Gasteizko Udalak aurten gabonetako argietan. Aurten argien erakusgarri izan den bolaren inguruan elkartu dira asteartean hamarnaka gasteiztar, “bizilagunei ura eta argia mozten diguten bitartean, eta ehunka herritarrek berogailuak piztu ezinik negua pasatzen dugun bitartean, Gasteizko Udalarentzat esfortzua enpresa elektrikoak aberasten jarraitzea” dela salatzeko.

Krisia kapitalak ordain dezala lelopean deitutako elkarretaratzera bertaratutakoek adierazi dute “komunikabide zein instituzioen 'kontzientziazio' kanpaina lotsagarri zein iraingarrietan, gazteok etengabeko kriminalizazioa bizi dugun honetan, krisiaren zama gure gain jarri eta prekarietatera kondenatzen” dituztela, eta krisiari aurre egiteko Udalak duen errezeta “guztion dirua gutxi batzuen esku uztea” dela ohartarazi ere.

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek “esfortzu” hitzarekin definitu zuen aurtengo gabonetako argiztapena “hobetu” izana. Horren aurrean, protesta egin dutenek hainbesteko esfortzuaz hitz egiteari uzteko eskatu diote, “astero kalera atera eta grebara goazen milaka langile baikara esfortzua egiten dugunak, pentsio duinen alde borrokan gaudenak, osasun eta hezkuntza sistema publikoen aldeko apustua egin dugunak, zaintza kolektibizatzeko mekanismoak martxan jarri ditugunak, erregularizatu gabeko herritarrak, estigmatizatutako migratu zein arrazializatuak, haien etxeetatik bota dituzuen familiak…”

Egindako ekimenaren bitartez, herritarren oinarrizko beharrak bermatzea eta langile klaseari benetako alternatibak eskaintzea exijitu diote Udalari, besteak beste.

“Bizitzen defentsan antolatzen eta borrokatzen” jarraituko dutela azpimarratu, eta “krisia kapitalak ordain dezala” azpimarratu dute, amaitzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antikapitalismoa
Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Kargurik gabe aske utzi dituzte Lurraren Altxamenduak sareko atxilotuak

Iazko abenduan hormigoi ekoizle den Lafarge lantegi batean burutu ekintza ekologistari lotua zen ekainaren 5eko sarekada. Kargurik eta kontrol judizialik gabe aske utzi dituzte atxilotu guziak.


Sainte Soline: erailtzeko prest lur-munto batengatik

Sainte-Solineko uraska inguruko gertakari lazgarriek galdera bat planteatzen dute: nola da posible 200 pertsona baino gehiago zauritzea (bi aldeetan) eta horietatik bik (manifestarien artekoetatik) hil ala biziko larrialdian jarraitzea zergatik eta segurtatzeagatik zulo bat... [+]


Eguneraketa berriak daude