Gasteiz: "Sexu-disidentziatik arrakalatu dezagun sistema, zaintza-lanen aitorpenetik eta gure pribilegioak zalantzan jarrita"

  • Ehunka emakume*, bollera eta trans bildu dira Gasteizen Gora borroka feminista, antiarrazista eta antikapitalista lelopean. Inoiz baino gehiago, dena aldatzeko eta arrakala handiak sortzeko garaia dela adierazi dute.

Argazkia: @lbueriberi

2021eko martxoaren 09an - 08:26

Manifestazioa San Anton plazatik hasi da, arratsaldeko 19:00etan eta Frantzia kalean aurrera egin du. Alde Zaharreko Gaztetxetik 18:30ean abiatu da Negeak (Gasteizko neska* gazteon antolakundea) antolatutako gazte blokea Neska gazteok elkar saretuz sistema arrakalatu lelopean. Baina emakume gazteak ez dira protagonista bakarrak izan, bizitzan garai desberdinetan dauden emakumez* betetako manifestaldia izan da. Martxa ibilbidearen hainbat puntutan gelditu da eta tarteka zera oihukatu dute: “Aprobetxa dezagun pandemiak ekarri duen krisi-egoera dena aldatzeko!”. 

Osasun krisia

COVID-19ak sortutako osasun-krisia hasi zenetik, argi geratu da feminismoetatik oihukatzen ari dena: emakumeak* (eta gehienak migratuak) direla bizitzari eusteko ezinbestekoak diren zaintza-lanak egiten dituztenak. Krisi sanitarioak sortutako egoerak, gainera, areagotu egin du etxeko eta zaintza esparruko langileen esplotazioa, askoren kaleratzea, etxebizitza egoera larria eta independentzia falta, sexu-langileen diru-sarreren galera, haiekin eta beren haurrekin bizi diren emakumeen aurka erasotzaileek indarkeria askatasunez erabiltzea.

Horregatik, zaintzaileen balioa eta pertsona guztiak zainduak izateko eskubidea bermatuko duen zaintza-sistema komunitarioa eskatu dute. Publikoa, zaintzaren inguruko negozioarekin amaitu behar delako, eta komunitarioa, ulertzen dutelako pertsona guztien erantzukizuna dela dagokigun zaintzaren ardura hartzea. Gogora ekarri nahi izan dute eremu komunitarioak antolatzearen garrantzia.

Era berean, pandemiaren aitzakiapean kaleak militarizatu izana eta kolektibo zaurgarrienekin izandako gehiegikeria eta jazarpen poliziala salatu nahi izan dute, besteak beste egoera administratibo irregularrean dauden emakumeen bizimodu eta bizilekua arriskuan jarri izana. Hala, oihu egin dute: “Inor ez da ilegala!” Atzerritarren Legea berehala indargabetzea eskatu dute, “jendearen bizitzekin zital jokatzen baitu”.

Genero disidentzia

Pertsona transak ere aintzat hartu dituzte, sistema matxista eta transfobo honek sistematikoki zigortzen baititu. Transexualitatearen patologizazioa desagerraraziko duen trans legea onartzeari premiazkoa iritzi diote.

Sistema heteropatriarkal, arrazista, transfobo, kapitalista eta biozida honetan arrakala handiak egiteko deia luzatu dute, eta neoesklabotasun eta deslokalizazio ereduak suntsitzeko. Baita kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailean oinarritutako ekonomiaren aldeko apustua egiteko ere. Hala egin dute aldarri: “Sexu-disidentziatik arrakalatu dezagun sistema, zaintza-lanen aitorpenetik eta gure pribilegioak zalantzan jarrita”.

Transnazionalak

Transnazionalak gero eta gehiago dira, baliabide naturalak suntsitzen eta arpilatzen dituzte eta langileen lan-eskubideak ahalik eta gehien murrizten dituzte. Malgutasun eta zigorgabetasun handiena duten herrialdeetan lan egiten duten transnazional horietako batzuk Euskal Herrian badaudela salatu dute. “Gutxi batzuek etekina ateratzen duten bitartean beste asko dena galtzen ari dira. Mugak pertsonentzat ixten diren bitartean, merkantzien eta bizitzen trafikorako irekitzen dira”.

Ekitaldiak Andre Mari Zuriaren enparantzan izan du itxiera rap feministaren eskutik, @Haizeatxo abeslariaren eskutik: “Poliziak ez nau zaintzen, nire lagunek bai”, abestu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Martxoak 8
Zapi morea

Andre zahar dotorea senarraren besotik zihoan gurutzatu ginenean. Bistaz ezaguna, oker samar zegoela ikusi nuen, adinaren ajeak. Benetako señora eibartarra: perlazko lepokoa; ilea kardatuta harro-harro, ostirala izanda, ile-apaindegian goizean egon zela ezagun zuen. Gure... [+]


2024-03-10 | Leire Artola Arin
Emakumeak borrokan, instituzioak entzungor

Martxoaren 8a egun garrantzitsua da mugimendu feministarentzat, eta azken urteetako olatuari jarraiki, aurten ere ehunka herri eta hiritako kaleak beteko dituzte emakume langileen eskubideen aldeko aldarriz. Azaroaren 30eko greba orokorraren ildotik, zaintza eskubide publiko eta... [+]


Jone Gil Landaburu, Euskal Herriko Mugimendu feministako kidea
"Gure indarra instituzioen hipokrisiaren eta diskurtsoez jabetzeko ahaleginen gainetik dago"

Azaroaren 30eko Greba Orokorretik "indartuta" eta "saretuta" atera dira feministak. Jone Gil Landaburu, Euskal Herriko Mugimendu Feministako kideak nabarmendu du horri esker mugimendu feministak zaintzaren auzia erdigunean jarri duela. Horrez... [+]


2024-03-04 | Leire Artola Arin
Martxoaren 8an “bizitzekin negoziorik ez” egiteko aldarrikatzera kalera aterako da EH Mugimendu Feminista

Martxoak 8a “borroka eta salaketa eguna” dela gogorarazi du Euskal Herriko Mugimendu Feministak, eta mobilizazioetara batzeko deia zabaldu du. Aldaketa kultural eta instituzional sakonak eskatu ditu, emakumeen aurkako indarkeriei aurre egiteko.


Eguneraketa berriak daude