Gasteiz hiriaz harro


2024ko otsailaren 26an - 07:12
'Arabak euskara nahi eta behar du' kanpaina. Argazkia: Punto y Hora

Bi aste direla, Gasteizen euskaraz erabiltzeko dauzkagun zailtasunei buruz hitz egin genuen. Gaurko honetan, txanponaren beste aldea azaldu nahi dizuet; hau da, Gasteizko mirariari buruz. Hizkuntzalariek diote ia ezinezkoa dela hizkuntza bat, ordezkatua izan bada, berriro berpiztea. Bada, egia da euskara ez dela inoiz desagertu, baina duela berrogei urte gasteiztarren artean euskaraz zekienik gutxi zegoen. Gaur egun, aldiz, XXI. mendearen hasieran, azken inkesta soziolinguistikoen arabera, Gasteiz da euskararen erabilera gehien igo den lekua. Nola da hori posible?

Nire alaben ikastolak, Arantzabelak, 40 urte bete ditu aurten. Urtebetetze horrek asko esan nahi du. Hirian, urte horiek erabakigarriak izan diren sentsazioa daukat. Ni ez nengoen hemen duela 40 urte, Bartzelonako neskato txiki bat nintzen amak nirekin katalanez hitz egitea erabaki zuenean, nahiz eta nire aiton-amonen etxean gaztelaniaz hitz egiten zen. Garai hartan, hemen, Gasteizko auzoetan guraso batzuek euskaraz ikasteko eskubidea bermatu nahi izan zuten. Gure gurasoak frankismoaren gau luzean bizi izan ziren gaztaroan, eta Trantsizio garaia iritsitakoan, gogoz saiatu ziren, handik eta hemendik, zein bere herri duina eraikitzen.

"Gasteiz da euskararen gorakada handiena izan duen hiria, duela 40 urte inguru, guraso batzuek euskara beren seme-alaben hizkuntza bihurtzeko determinazioa izan zutelako"

Araban, 1977an Arabako Aldundia, seguru asko herri bultzadari esker, euskaraz ikasteko eskola sare bat josten hasi zen. Alde batetik, 60ko hamarkadan sorturiko ikastolekin hitzarmenak sinatu zituen; beste aldetik, ikastola publikoak ere eratu ziren: besteak beste, Arantzabela, Toki Eder, Durana edota Odon de Apraiz... Leku konkretu horietan guztietan erein ziren Gasteizko euskararen loraldiaren haziak. Hots, gaur egun Gasteiz da euskararen gorakada handiena izan duen hiria, duela 40 urte inguru, guraso gasteiztar batzuek euskara beren seme-alaben hizkuntza bihurtzeko determinazioa izan zutelako.

Sare eredugarria izan da, kutsakorra, eta, gaur egun, ume gehienek, D ereduan ikasten dute Gasteizen. Euskalduntzeko sare hori ez zen Trantsizio garaian gelditu. Adibidez, 2004an, Ramon Bajok, Alde Zaharreko eskolak, D eredua bermatu zuen, eta auzoko gune kohesionatzaile bihurtu zen. Aurten, Judimendi eskolak ere, bizitasun handiko eta izen bereko auzoan kokatua, D eredurako jauzia egin du, eta zoririk onena opa diogu, lagun ugari batu dakizkiola egitasmo horri, guretzat, euskara maite dugunontzat, horiek baitira erabaki ausartak eta erabakigarriak.

Gasteizko euskararen egoera ez da erraza, eta euskararen erabilera txikiegia da oraindik, baina, ez dut inon ikusi, batez ere nire belaunaldiko jendearen artean, hemen dagoen euskararekiko konpromisoa bezalakorik. Konpromisoa bere gurasoek egin zuten apustuagatik, opariagatik. Eskerrak horrek guztiak indarra ematen digun, zeren oraindik bai baita zeregina eta lana franko, eta miraria bururaino eramateke dago. Horretarako belaunaldien arteko transmisioa bermatu behar da, eta ez da erraza izango. Gasteizen umeek euskara gutxi erabiltzen dutelako, eta ez bada erabiltzen, eta ez zaio hurrengo belaunaldira hizkuntza transmititzen, han geldituko da urteotan egindako ahalegina. Horregatik arduratuta gaude, eta momentuz, ezin dugu oraindik mirari izendatu, baina bidean gaude, eta iritsiko da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
Ernaik “nazio bulkada berri bati” ekiteko asmoa adierazi du Berriozarren egindako Gazte Topagunean

Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]


Goiatz Urkijo, Euskaraldiaren koordinatzailea
“Ez dira kontraesankorrak ahalegina eta Euskaraldian ilusioz parte hartzea”

Euskaraldiaren laugarren edizioaren bezperatan egon gara Goiatz Urkijorekin. Hirugarrenean apalaldia sumatu zuten; bigarrena pandemia betean egin izanak ez zuen askorik lagundu. Aurtengoa herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa izatea dute helburu. Oraingoz pozik daude tokian tokiko... [+]


2025-04-04 | ARGIA
Euskaraldia Hika-rako 83 herrik eman dute izena

Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


Nafarroako Euskaraldiaren hamaikakoa, prest

Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez  Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-19 | Gorka Torre
“Bayonne” bukatu da, Libération egunkariak “Baiona” idatziko du

Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:

“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du

Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]


Ireki dute Euskaraldian izen emateko epea

Gasteizen egin duten ekitaldian ireki dute izen ematea, laugarren edizioa hasteko bi hilabete falta direla. Erakundeetako ordezkariak, herritarrak eta entitateetako kideak agertu dira, besteak beste. Euskaraldiaren koordinazioa Euskal Herriko erakunde publikoen eta Taupa... [+]


Crowfunding kanpaina abian, Korrika eta euskararen etorkizuna ardatz dituen dokumentala egiteko

Korrikaren "bihotza eta burua" erakutsiko ditu dokumentalak. Proiektua gauzatzeko, herritarren babesa "ezinbestekoa" izango dela adierazi dute AEK eta Mirokutana ekoiztetxeak, eta apirilaren 25era bitartean crowdfunding kanpaina bat abiatuko dute jalgihadi.eus... [+]


Euskaldunontzat justizia aldarrikatu eta manifestaziora deitu dute Baionatik dozenaka eragilek

25 bat eragilek adierazi diete elkartasuna apirilaren 11n Baionako auzitegian epaituko dituzten Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideei. Egun batzuk lehenago, apirilaren 6an Baionan eginen den manifestazioan parte hartzeko deia ere luzatu dute.


Hasi da Errigoraren udaberriko kanpaina

Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]


5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


2025-02-28 | ARGIA
“Erdalduntzeko makina” salatzeko kanpaina abian jarri du Bilboko Guka mugimenduak

Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.


Euskaraldian hitanoa lantzera deitu dute

Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude