Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.
Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta funtsezko zeregina betetzen dute ingurumena babesteko. Saneamendua eta edateko ura giza eskubideak dira, eta zerbitzu horiek eskuratzea funtsezkoa da pertsonen osasunerako eta ingurumenaren osotasunerako.
Hainbeste pertsona komun-ontzi segururik gabe uztea arriskutsua da sektore honetako langileentzat eta, bereziki, emakumeentzat, prezio altuena ordaintzen baitute osasunari eta segurtasunik ezari dagokienez.
Enpresa pribatuek eta diputazioak ez dute komun-ontzirik edo saneamendu-zerbitzu duinik eskaintzen, modu seguruan eta azkarrean erabili ahal izateko, eta horrek garraioko langileen giza eskubideak urratzen ditu
Komun batek xehetasun txikia eman dezake, baina funtsezkoa da langileentzat eta, ez zerbitzua ematen duten enpresa pribatuentzat, ez eta azken arduraduna den aldundiarentzat ere, ez du ematen inolako garrantzia duenik. Enpresa pribatuek eta diputazioak ez dute komun-ontzirik edo saneamendu-zerbitzu duinik eskaintzen, modu seguruan eta azkarrean erabili ahal izateko, eta horrek garraioko langileen giza eskubideak urratzen ditu, lan-eskubideez gain. Gainera, langile hauek ez dute denbora guztia erabili ahal izateko, askotan denbora neurri eta justu baten erabiltzen dute edo berriro ibilbide osoa egin eta gero ez dute aukerarik.
Komun ezak hainbat arrisku ditu; komunera joateko gogoari eustea arrisku handia da langileen eta herritarren segurtasunerako (haien bizitzak eramaten baitituzte garraioetan), funtzio kognitiboa honda baitezake, eta horrek ondorio kaltegarriak izan litzake garraioaren sektorean. Dituen arriskuengatik, eskubide hori lantokietako gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituen apirilaren 14ko 486/1997 Errege Dekretuan jasotzen da, zehazki, higiene-zerbitzuei eta atseden hartzeko lokalei buruzko V. eranskinean, non zehazten den lantokietan komunak egon behar direla lanpostuetatik gertu eta, langileek beraien lana eraikitako lantoki batean egiten ez dutenean, beraien lanpostua toki finko batean ez denean, enpresak bermatu behar die komunak edota garbigelak erabiltzeko aukera.
LABen argi daukagu, langile guztiok izan behar ditugu eskura komunontzi eta saneamendu-sistema egokiak, kalitate onekoak eta haien egin beharretarako espazio egokiak direnak. Eskubide hori ukatu ez dadin borrokatuko dugu.
LAB sindikatua
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]
Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez... [+]