Garraio eta funtzionarioen greba Ipar Euskal Herrian: lur, itsaso eta aire

  • Sektoreko zazpi sindikatu nagusik greba deitu dute Frantziako Estatu osoan administrazio publikoko langileen artean ostegunerako. “Ostegun Beltza” deituriko honek hainbat protesta batuko ditu Emmanuel Macron-en exekutiboa hartzen ari den neurriei kontra egiteko: funtzionarioak, garraio publikoko langileak eta pentsionistak.


2018ko martxoaren 22an - 09:41
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gobernuak administrazio publikoan egin nahi dituen murrizketak direla eta grebara deituta daude hezkuntza arloan eta osasungintzan, besteak beste. Denera estatu osoan 120.000 funtzionario postu desagertzea da frantziar gobernuaren asmoa.

SNCFko trenbide sarean ere eragina izango duela aurreikusi da. Macronek tren sarea liberalizatzeko hasi dituen urratsen kontra hainbat astetako mobilizazio bide-orri luzea planifikatu dute langileek. EiTBk iturri sindikalak aipatuz azaldu duenez baliteke aldiriko tren zerbitzurik eta abiadura handiko trenik (TGV) ez egotea ostegunean Ipar Euskal Herrian, eta aireportuetan ere hegazkinen hegaldiak arras gutxituko dira. Ostiralean berriz, Air Franceko langileak daude grebara deituta.

10.30etan Baionan mobilizazioa egingo dute SNFCko langileek eta funtzionarioek “ostegun beltzeko” greba eguna kari, Lan Burtsatik hasita.

LAB sindikatuak ere babestu ditu greba eta mobilizazio hauek: “LABek argi du Euskal Herrian Macronen erreformek ondorio latz gutxiago izan dezaketela behar bezala antolatzen bagara”. Zentzu horretan, sindikatuak eskatu du Euskal Elkargoak hainbat eskumen bereganatu ditzala garraio publikoan, hezkuntzaren eremuan eta osasungintzan.


Zerbitzu publikoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.