Ingurumen ministerioak udalen eta ekologisten alegazioak atzera bota ditu eta gehienez hamar urterako balioko duen biltegia egingo dute zentralaren lursailetan.
Espainiako Gobernuak Nuclenor enpresaren eskaria aintzat hartu eta Euskal Herritik kilometro gutxira dagoen Garoñako zentral nuklearreko urasketan gordetzen den hondakin erradiaktiboentzako biltegia egingo dute zentralean bertan.
Iberdrolak eta Enresak osatzen duten Nuclenorrek 2013an zentrala itxi baino lehen eskatu zuen biltegia eraikitzeko baimena. Erreaktorea martxan izan edo ez izan, bertako urasketan hondakin erradiaktiboa pilatzen ari da. Espainiako Gobernuak Gaztela-Mantxako Villar de Cañas herrian “hilerri nuklearra” aurreikusita dauka, estatu osoko hondakinak bertan zentralizatzeko. Hori egin bitartean Garoñako urasketako barra nuklearrak zentralean bertan eraikiko den biltegian utziko lituzkete.
Hainbat udalek proiektuaren ingurumen-inpaktu adierazpenari jarritako alegazioetan diote biltegia txiki geratuko dela –2.500 barra inguru daude urasketan–, eta horrez gain, Villar de Cañaseko obrak atzeratu egin litezkeela uste dute.
Talde ekologistek, beren aldetik, zentral nuklearra berriz martxan jartzeko saiakeraren baitan ikusi dute orain baimendutako azpiegitura. Equo alderdiaren ustez "PPk beste pauso bat eman du Garoña berriz irekitzeko".
Konboi nuklearra Euskal Herrian barna?
Hondakinak Garoñatik Villar de Cañasera eramateko hasiera planetan errepidez Euskal Herrian barrena konboi nuklearrak ibiltzea zuen aurreikusita Enresa enpresak. Zehazki Sobrongo natur guneko pasabidetik Arabako Lantaron udalerria zeharkatuko lukete hondakinek, Larrazubia, Fontetxa eta Zubillaga herriak daude ibilbide horretan.
Alabaina, Greenpeacek berrikitan Espainiako ibilbide nuklearren mapa osatu du hilerri nuklearraren ingurumen-inpaktuko txostenak kontuan edukita. Talde ekologistaren aburuz proiektuak Burgoseko ibilbidea –Oña eta Pancorbon barrena– lehenetsiko luke Euskal Herrikoaren ordez.
Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]
Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.
Ekainean hasi eta hamar urte inguru luzatuko dira Garoñako zentral nuklearra desegiteko lanak. Bi fasetan egingo dira, erreaktorea desegin aurretik igerilekuak husteko. Hondakinen %15 zentralean bertan geratuko da.
Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiako Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen "ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik... [+]
Segurtasun iturrien arabera, karbono dioxido isuri batengatik gertatu da Ascoko istripua, ez "jarduera erradiologikoagatik". Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak ohartarazi du zentral horietan “beste ezeren gainetik, lehentasun nagusia” izan behar... [+]
Eguzkik alegazioak aurkeztu dizkio Garoña desegiteko proiektuari. Talde ekologistak ingurunea eta segurtasuna fase guztietan aztertzea eta ingurunea biziberritzeko plan bat eskatu du, besteak beste.
2012. urtetik geldi dago Garoñako zentral nuklearra eta 2021ean hasiko dira hura eraisten, Espainiako Gobernuak EH Bilduren galdera parlamentario bati erantzunez informatu duenez.
Eraiste-aurreko lanen plangintzan gabezia nabariak daudela adierazi du Segurtasun Nuklearrerako Batzordeak. Ikuskatzea joan den martxoan izan zen, eta batzordeak ateratako txostenak dio langileen irradiazio-mailaren kalkuluaren gainean eragin handia izango dutela plangintzaren... [+]
Zentral nuklearraren eraispen lanen planifikazioan "gabeziak" daudela egiaztatu du CSNk, eta ohartarazi du egoera horregatik Nuclenorrek erradiazio arriskuen berrebaluazioak egin behar izan dituela. Jasotako erradiazio dosi kolektiboak zehazteaz gain, dosi indibidualak... [+]
Kutsadura horren jatorria duela 33 urtera arte kontrolik gabe egondako aireztapen batean egon zitekeela uste du CSNk.
Garoñako zentralaren hondakin erradioaktiboen biltegia egiteko lau milioi euroko inbertsioa egiteko asmoa du Espainiako Gobernuak.
Apirila eta maiatza artean bukatuko dute Garoñako aktibitate txikiko eta ertaineko hondakinen lekualdaketa, Enresak adierazi duenez.
Iazko uztailean iragarri zuen Espainiako Gobernuak Garoña betiko itxiko zuela. Sei hilabete geroago ez dute aurrerapenik egin desegite prozesuan eta martxa honetan bide “luzea, neketsua eta garestia” izan daitekeela aurreikusten dute adituek. Bataz... [+]
Garoñako zentral nuklearra ixtea erabaki eta gero, haren eraisketa prozesu luzea –hamabost urte inguru iraun dezake– hasi behar da orain. Zentralaren jabe den Nuclenorrek du ardura lehen fasean, eta Espainiako Estatuari dagokio gainerakoa. Prozesua... [+]
Gasteiztik 40 kilometrora dagoen Garoñako zentral zaharkituak, 42 urteren ondoren ez du energia nuklear gehiago sortuko, Espainiako Gobernuak ixteko erabakia hartu baitu.