Garoñak sute detekzioan akatsak dituela ohartarazi du Eguzkik

  • Garoñako zentral nuklearraren jabe den Nuclenorrek Segurtasun Nuklearraren Kontseiluari jakinarazi dio "0 mailako gertaera bat" izan dela zentralean. Adierazi dutenez, ez da zauriturik edo jario erradioaktiborik gertatu.


2015eko maiatzaren 19an - 12:38
Garoña ixteko eskatzen du Eguzkik. (Argazkia: Eguzki).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Eguzkik azaldu duenez, “maiatzaren 14an suteen detekzioa martxan jarri zen hondatutako konexio baten ondorioz, nahiz eta suterik ez zela baieztatu den”. Talde ekologistaren arabera “suteen detekzio sistema martxan jartzeak akats bat zegoela edo sistemak berak huts egin zuela esan nahi du, oso larria da hori zentral erradioaktibo baten kasuan”.

Apirilaren 16an urteroko simulakroa egin zen zentralean eta salatu dutenez, “ez dago emergentzia planik eta ezta ere ebakuatu beharreko milioi bat pertsonentzat planik”. Hartuko liratekeen neurriak sarrerak kontrolatzea, herritarrak ebakuatzea eta konfinatzea dira, jateko iodo tabletak banatzeaz gain.

Gertaeraren bat gertatuz gero, huts egin duen sistemak ohartarazi beharko luke akatsaz eta Eguzkiren ustez, arriskua handia da sistemak huts egiten badu. Horregatik, Garoña betirako ixteko eskatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Garoña
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!