Garoñako zentralaren aferan PPk ohiko prozedurak bortxatu nahi ditu, haren jabeen mesederako (Endesa eta Iberdrola) eta segurtasun neurri nahikoak bermatu gabe. Hala salatu du Greenpeace talde ekologistak, hedabideetara igorritako ohar baten bidez. Esan dutenez, Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseilua (CSN) Garoñak 2031ra arte lanean jarraitzeari buruzko txostenaren prestakuntza azkartzen ari da.
Modu horretan, Industria Ministerioak baimena eman ahal izango lioke, agintaldiko azken egunetan, Endesa eta Iberdrolak osatutako Nuclenor enpresari, Garoña berriro ireki eta martxan jartzeko. “Konpainia horiek, hartara, kalte-ordainak eskatu ahal izango lituzkete hurrengo gobernuak zentrala desmuntatzea erabakiko balu”.
Elkarretaratzea Gasteizen, azaroaren 28an
Garoñaren Kontrako Foroak (GKF) deituta, zentrala behin betiko itxi dadila eskatzeko elkarretaratzea egingo da azaroaren 28an Gasteizen, Arabako Foru Aldundiaren aurrean, goizeko 11:00etan. Ondoren, 12:30ean, klima aldaketarako benetako konponbideak galdatzeko egingo den mobilizazioarekin bat egingo dute, Andra mari Zuriaren plazan.
Greenpeaceren ildotik, GKFk uste du PPk “dena ondo lotuta” utzi nahi duela Endesa eta Iberdrolari mesede egiteko. Besteak beste, Espainiako Gobernuak Garoñan hondakin erradioaktiboen biltegi bat eraikitzeko aukerari emandako oniritzia deitoratu dute, hala nola “zentralaren erreaktorearen ontzian ustez egindako hobekuntza teknikoei CSNk emandakoa”.
Greenpeacek azaldu duenez, Espainiako Estatuan inoiz egin ez dena egin du CSNk Garoñaren bizitza neurri gabe luzatzeko: hamar urte baino gehiagoko denbora-tarte batez lanean aritzeko baimen eskaera aintzat hartu. Hala ere, oraindik ez da behin betiko ebatzi eskaria onartuko den ala ez.
Zehazki, Garoñak 2031ra arte funtziona dezan eskatu du Nuclenorrek. Horrek 60 urteraino luzatuko luke estatuko zentral zaharrenaren bizitza. Luzeegi, ekologisten esanetan.
CSN barruan presioak Endesa eta Iberdrolaren alde jokatzeko
CSNko zenbait teknikarik nagusien presioak salatu dituzte –langile baten kanporaketa barne–, Nuclenorren interesekin lerratzera bultzatzeko. Erakundearen politizazioaz eta independentzia faltaz kexatu dira, eta Garoñakoan bezala beste gai batzuetan ere konpainia handien mesederako jardutea leporatu diote kontseiluko buruei.
Berebiziko polemika piztu zuen urri erdialdean PPk egindako jokaldiak. Madrilgo Diputatuen Kongresuak ezetz esan arren, Gobernuak PPtik hurbileko kontseilari bat izendatu zuen bere kabuz, araudiak ematen dion aukera aprobetxatuta. Modu horretan CSN barruko oreka politiko historikoa hautsi zuen, eta popularren gehiengoa ziurtatu zuen.
Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]
Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.
Ekainean hasi eta hamar urte inguru luzatuko dira Garoñako zentral nuklearra desegiteko lanak. Bi fasetan egingo dira, erreaktorea desegin aurretik igerilekuak husteko. Hondakinen %15 zentralean bertan geratuko da.
Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiako Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen "ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik... [+]
Segurtasun iturrien arabera, karbono dioxido isuri batengatik gertatu da Ascoko istripua, ez "jarduera erradiologikoagatik". Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak ohartarazi du zentral horietan “beste ezeren gainetik, lehentasun nagusia” izan behar... [+]
Eguzkik alegazioak aurkeztu dizkio Garoña desegiteko proiektuari. Talde ekologistak ingurunea eta segurtasuna fase guztietan aztertzea eta ingurunea biziberritzeko plan bat eskatu du, besteak beste.
2012. urtetik geldi dago Garoñako zentral nuklearra eta 2021ean hasiko dira hura eraisten, Espainiako Gobernuak EH Bilduren galdera parlamentario bati erantzunez informatu duenez.
Eraiste-aurreko lanen plangintzan gabezia nabariak daudela adierazi du Segurtasun Nuklearrerako Batzordeak. Ikuskatzea joan den martxoan izan zen, eta batzordeak ateratako txostenak dio langileen irradiazio-mailaren kalkuluaren gainean eragin handia izango dutela plangintzaren... [+]
Zentral nuklearraren eraispen lanen planifikazioan "gabeziak" daudela egiaztatu du CSNk, eta ohartarazi du egoera horregatik Nuclenorrek erradiazio arriskuen berrebaluazioak egin behar izan dituela. Jasotako erradiazio dosi kolektiboak zehazteaz gain, dosi indibidualak... [+]
Kutsadura horren jatorria duela 33 urtera arte kontrolik gabe egondako aireztapen batean egon zitekeela uste du CSNk.
Garoñako zentralaren hondakin erradioaktiboen biltegia egiteko lau milioi euroko inbertsioa egiteko asmoa du Espainiako Gobernuak.
Apirila eta maiatza artean bukatuko dute Garoñako aktibitate txikiko eta ertaineko hondakinen lekualdaketa, Enresak adierazi duenez.
Iazko uztailean iragarri zuen Espainiako Gobernuak Garoña betiko itxiko zuela. Sei hilabete geroago ez dute aurrerapenik egin desegite prozesuan eta martxa honetan bide “luzea, neketsua eta garestia” izan daitekeela aurreikusten dute adituek. Bataz... [+]
Garoñako zentral nuklearra ixtea erabaki eta gero, haren eraisketa prozesu luzea –hamabost urte inguru iraun dezake– hasi behar da orain. Zentralaren jabe den Nuclenorrek du ardura lehen fasean, eta Espainiako Estatuari dagokio gainerakoa. Prozesua... [+]
Gasteiztik 40 kilometrora dagoen Garoñako zentral zaharkituak, 42 urteren ondoren ez du energia nuklear gehiago sortuko, Espainiako Gobernuak ixteko erabakia hartu baitu.