Garcia Justo euskal presoaren bikotekideak izandako istripua salatzeko protestak egiten ari da Etxerat

  • Dispertsio politikak zortzigarren istripua eragin duela salatu du Etxeratek. Asier Garcia Justo euskal presoaren bikotekideak irailaren 16an Badajozeko espetxera bidean zela izan zuen istripua. Elkarretaratzeetara deitu dute Hegoaldeko lau hiriburuetan.


2017ko irailaren 19an - 11:50

Astelehenean Iruñean egindako kontzentrazioaren ostean, Bilbon asteartean egingo dute 20:00etan, Arriaga Plazan. Donostian eta Gasteizen asteazkenerako deitu dituzte mobilizazioak.

Garcia Justo donostiarraren bikotekideak izan zuen ezbeharra asteburuan, eta istripuak nerbio-estutzea eragin dio lunbar zein zerbikaletan. Gainera, eskuineko besoan fisura muskularra eta saihets-hezurretan kolpe fuertea ditu.

Etxeratek agiri baten bidez azaldu duenez, "bere erraitik gidatzen ari zen momentuan, atzetik bi erraien artean gidatzen ari zen auto batek aurretik eraman zuen bere autoa. Bere ardatzari hiru buelta eman ondoren, aurreko eskuineko gurpila lehertuta eta autoaren alde bat kaltetuak geratu ziren".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sakabanaketa
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-07-28 | Ilargi Manzanares
Hondartzetara eramango dute presoen eskubideen aldeko aldarria abuztuaren 6an

Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hamabost hondartzetan antolatu ditu mobilizazioak Etxeratek, Etxera lelopean.


Pili eta Fontsoren aitortza beharra aldarrikatu dute Laudion

Elkarretaratzea egin dute larunbata eguerdian Laudioko Herriko plazan, Pili Arsuaga eta Fontso Isasiren heriotzaren 33. urteurrena dela eta. Bi bizilagunak 1990ko uztailaren 1ean zendu ziren, Maribi Ramila euskal preso politikoa bisitatzera zihoazela izandako trafiko istripuan... [+]


2023-04-30 | Mati Iturralde
Hogeita hamalau urte igaro eta gero

Pasa den martxoaren 25ean ofizialki bukatu zen euskal presoen sakabanatzea. El Paíseko lerroburuaren arabera, "34 urte igaro eta gero, Espainiako Barne Ministerioak amaiera eman dio ETAko presoen sakabanatzeari". Euskal Herriko komunikabideek ere dataren berri... [+]


Eguneraketa berriak daude