Galsoroan bisitak, ogi on baten atzean dagoena ezagutzeko

  • Enrike Gisasola eta Aizpea Izagirre Eibarko Sosola baserriko kideak dira, eta urteak daramatzate Biolur elkarteko okin-baserritarrekin batera ogiaren munduan murgilduta: “1960-70eko hamarkadan hemen sortu zen okin-baserritarren eskolakoak gara, Europatik zetorren egiteko modu berri bat jarraitzen dugu. Baserriko ogia egiten dugu, errota etxean bertan izanda, fermentazio luzeen bidez, barietate zaharrak erabiliz eta garia ahalik eta gertuen ekoitziz…”, azaldu du Gisasolak. Euskal Herriko garia darabilte aspalditik, haiek ere ekoizten dute, eta duela hiru bat urte, beste pauso garrantzitsu bat eman zuten: Madrilgo hazi banku batetik bertako barietate zaharrak eskuratu eta ugaltzen hasi ziren. Ekoizpen dezentea dute honezkero, eta ekainean, Sosolako galsorora bisitak antolatu dituzte, proiektuari bultzada ekonomikoa emateko helburuarekin.

Argazkia: ...eta kitto!

2023ko ekainaren 18an - 22:27
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gurean kontserbatzen ez zen baina Madrilgo hazi bankuan mantentzen zituzten Gipuzkoako eta Bizkaiko zazpi gari-barietateren eskukada txiki bat lortu zuten duela hiru urte, 200 gramo inguru. “Gari kilo batek hamar ematen ditu, eta horrela hasi ginen”, dio. Lehen urtean 200 gramotik bi kilo gari lortu zituzten, eta iaz, berriz, bi kilotatik 20 bat. “Aurten, esperantza da 20 horietatik 200 bat kilo lortzea, eta horrekin posible izanen dugu lehen ogi-probak egitea, barietateen portaera ezagutzeko”. Gipuzkoa 1, Gipuzkoa 2, Bergara goiztiarra, Motxo Gipuzkoa, Motxo belloso —edo Motxo ilaunduna,— eta Martzela izan dira ugaltzea lortu duten bertako sei barietateak. Zazpigarrena, galdu egin zuten lehen urtean.

Nekazariek espero bezala atera dira gauzak prozesuan, hiru urtetan esperotako ekoizpenera iritsi baitira, bidean barietate bat galdu arren. “Gari barietate hauek oso garaiak dira. Zergatik? Seguraski hezetasunaren aurrean, lurretik ahalik eta distantzia handiena edukitzeko izanen da”, azaldu du nekazariak. Sosolan bertan eta Errezilgo Solaka eta Irure Txiki baserrietan ari dira barietateen biderketa egiten. Gisasolak azpimarratu duenez, lur falta da momentu honetan proiektuaren zailtasun handiena. “Urte hauetan nahikoa lur izan dugu biderketarako, baina orain, ekoizpenerako, gehiago behar genuke. Norbaitek proiektua babestu nahi balu, lurrak errentan-edo hartzeko prest geundeke, bereziki Urola aldean”, gehitu du.

Bisita pedagogikoak, autofinantziaziorako bide

Ekaineko lau asteburuetan eginen dituzte bisitak Sosolako gari soroetan, 15 pertsonako taldeetan. “Soloan gari guztietatik pasa, ikusi eta bakoitza bereizten dugu. Hemen duguna erakusten dugu eta bisitariekin informazioa konpartitzen”, dio. Ondoren, baserrian hamaiketako goxoa prestatzen diete bisitariei; guztia, hamar euro ingururen truk. “Guk ez dugu finantziazio publikorik, hau gure ekimen propioa da, eta bisitetako diru horrekin uzta biltzeko kolektiboki erosi genuen makina ordaintzea da asmoa”, dio. Bisita batean parte hartu nahi duenak (0034) 639 04 64 28 zenbakira deituz edo idatziz jar daitezke Sosolako kideekin harremanetan. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2025-09-15 | Garazi Zabaleta
Aztal
Iruñetik artzain eskolara, eta handik Otsagabira artaldea osatzera

Artzain gisa hirugarren kanpaina du aurtengoa Koldo Vicente Eseberrik. Familia Otsagabikoa izan arren, Iruñean bizi izan zen txikitatik, baina abeltzaintzaren munduarekin harreman estua izan du beti. “Osaba artzaina zen, haragitarako ardiak zituen hemen, eta txikitan... [+]


2025-09-08 | Garazi Zabaleta
Amama
Lursail bakoitzak bere arnoa

Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu du. Ama mahastizaina eta aita ardi gasnagilea ditu, eta beraz, beti... [+]


2025-09-01 | Garazi Zabaleta
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]


2025-07-28 | Garazi Zabaleta
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]


2025-07-23 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-14 | Garazi Zabaleta
Mustai Ortua
“Baratzetik bizitzea erronka da, batez ere jendearen kontsumo ohiturengatik”

Marurin kokatutako proiektua da Mustai Ortua, Gorka Areitio Elorduik eta Marcela Pava Gomezek bultzatua. Diseinu grafikoko ikasketak egin zituen Areitiok eta horretan ari zen lanean, baina gainezka eginda zebilen. Pava, berriz, abokatua da lanbidez, baina ezin zuen horretan... [+]


2025-07-07 | Garazi Zabaleta
Larrinbarri
Ahabi ekologikoak Anbotopetik

Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun batek eta biok sortu genuen proiektua, hasiera batean,... [+]


2025-06-30 | Garazi Zabaleta
Oiartzun Burujabe
Auzolan praktikak herriko nekazari eta abeltzainekin

Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena erabiltzea bultzatu nahi dugu, kanpoko... [+]


2025-06-23 | Garazi Zabaleta
Azpigorri
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak

David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]


2025-06-16 | Garazi Zabaleta
Kimuak
“Bizirik dagoen landarea duzu ahoan ernamuin bat jatean”

Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier Iñigo Oraindik. Ernamuindutako kimu freskoak ekoizten dituzte batik bat,... [+]


2025-06-09 | Garazi Zabaleta
Basotxoa
Nafarroako ekoizle eta artisauen azoka berria Iruñeko Basotxoan

Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]


2025-05-26 | Garazi Zabaleta
Belardi
“Administrazioak egiten ez duenez, guk bultzatu dugu hiltegi proiektua”

2024ko irailetik martxan dute Urduñan Belardi hiltegia eta haragi-eraldaketarako gunea. Elikadura burujabetzaren bueltan herrian urte askoan egin duten prozesuaren ondorio da proiektua, Bedarbide abeltzainen elkarteak bultzatu duena. “Sektorean egindako ikerketatik,... [+]


2025-05-19 | Garazi Zabaleta
Ezpelzaintza 2050
Sitsak munduko ezpel baso handiena suntsitu ez dezan

Pirinioetan dago ezpel basatien munduko eremurik handiena, eta hain zuzen Nafarroako Pirinioan, Abaurregainan, sortu zuten 2020an Ezpelzaintza 2050 egitasmoa. Cydalima perspectalis sitsa hondamendi handia eragiten ari da ezpeldietan azken urteotan, eta espeziea babesteko eta... [+]


Eguneraketa berriak daude