Igande goizean, A Mesa pola Normalización Lingüística, Plataforma per la Llengua eta Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza gutxituen aldeko gizarte eragileetako ordezkariek Castelao eta Rosalía de Castro omendu ditugu Compostelako Galiziar Ilustreen Panteoian egin den ekitaldian. Izan ere, urtarrilaren 29an Castelao jaio zela 137 urte beteko dira, eta otsailaren 23an Rosalía de Castro jaio zenetik 186 urte. Castelaok eta Rosalíak hizkuntza aniztasunaren aldeko borrokan eta hizkuntza gutxituen defentsan duten garrantzia aitortzeko ekitaldiaren baitan elkarlanean jarraitzeko borondatea berretsi dugu hiru erakundeek.
Francesc Marcok, Plataforma per la Llenguako idazkariak, 2023an lehen Galeuscaren jaiotzaren mendeurrena ospatzen dela gogorarazi du, "historia badugu, etorkizuna ere izango dugu" azpimarratuz eta azken urteotan hiru erakundeek lankidetzan egindako lanari balioa emanez, batez ere ikus-entzunezkoen lege berriari dagokionez. "Garrantzitsua da hizkuntzen aldeko erakundeok gaur egungo errealitateaz erabat jabetzea: kontsumo-ohituren aldaketa berriez, ikus-entzunezkoen eta pantailen paperaz; izan ere, katalana, euskara eta galiziera oso urrutitik datozen hizkuntzak dira, historia handia dute eta modernitatearen, orainaren eta etorkizunaren hizkuntzak ere izan behar dute", adierazi zuen Marcok.
Paul Bilbao Sarria Euskalgintzaren Kontseiluko ordezkariak galiziar, euskal eta katalan herrien arteko harremanaren historia ekarri du gogora. IIkuspegiak eta proiektuak partekatzen ditugu, eta indarrak batzen ditugu estatuan eta bere botere ezberdinetan dagoen ikuspegi elebakarraren aurrean", adierazi du. Ildo horretan, Paul Bilbaok Euskal Herriko, Galiziako eta Herrialde Katalanetako gizarteen batasuna nabarmendu du, "gure eskubideak bermatzeko neurri mesedegarrien aurka botere judiziala izaten ari den jarduna gaitzesteko". "Zalantzarik gabe, botere judiziala berezko hizkuntzen ofizialtasunaren irakurketa murriztailea egiten ari da jurisprudentziaren bidez. Hau da, botere judiziala hizkuntza-politika egiten ari da. Horregatik, tamaina horretako oldarraldiaren aurrean are garrantzitsuagoa da hiru herrien arteko harremanetan sakontzea".
Paul Bilbao: "Botere judiziala hizkuntza-politika egiten ari da. Horregatik, tamaina horretako oldarraldiaren aurrean are garrantzitsuagoa da hiru herrien arteko harremanetan sakontzea"
Marcos Maceira Eiras A Mesa pola Normalización Lingüísticako presidenteak Galeuskaren mendeurrenaren ospakizuna azpimarratu du, 1923an eman zen Galizia, Euskal Herria eta Herrialde Katalanetako eragile kultural eta politikoen arteko hiruko akordioa. GGaur, egoera zailenetan hizkuntza gutxituak normalizatzeko konpromiso aktiboaren adibide eta erreferentzia izan ziren Rosalíaren eta Castelaoren aurrean, hiru herrialdeetako eragileon arteko elkarlanari eusteko borondatea berresten dugu", adierazi du Maceirak.
Ildo horretan, gogorarazi du A Mesako lehendakariak, "hizkuntza gure gaitasun kolektiboaren kontzientzia eta bermea da, eta ezin hobeto islatzen du geure buruarengan dugun konfiantza. Horregatik, galiziar, euskal edo katalan herrien edozein interes ordezkatu nahi duen ezein indar politiko edo sozialek ezin dio bere hizkuntzaren defentsa eta normalizazioari uko egin. Gure hizkuntzak eta benetako ofizialtasuna defendatzen ditugu, askatasunari uko egiten ez diogulako", adierazi du. Bukaeran, Uxia eta Los Trinquetes taldeen musika ekimenen ondoren, Lucía Barreirok Rosalía eta Castelao hizkuntzen aldeko borrokaren erreferentzia azpimarratu ditu, eta hiru herrialdeen arteko aliantzak estatuan hizkuntzen normalizazioan lagunduko duten aldaketa esanguratsuak lortzeko duen garrantzia nabarmendu du.
Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute.
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Astelehenetik ostiralera bitarte, 18 eta 35 urte arteko 80 gaztek mundu osoko hizkuntza gutxituen arteko harremanak sendotuko dituzte hitzaldi, mahai inguru eta mintegien gisako jarduerekin. Guztira 68 hizkuntza gutxituk izango dute presentzia topaketan, inoizko kopuru handiena.
María del Cielo Galindo Puyalek EHUn Master Amaierako Lana aurkeztu du ostegunean, ekainaren 26an. Galindok kitxuaz hitz egin du epaimahaiaren aurrean, Boliviako emakume indigena meatzarien parte-hartze politikoaz. Lana kitxuaz eta gaztelaniaz idatzi du, eta bere anaiak... [+]
Bretainiako adierazpide musikal zein literarioen sustatzaile eta banatzaile nagusia izan da Breizh kooperatiba. Ia zazpi hamarkadetako ibilbidean ehunka egile bretainiarren lanak editatu eta ekoitzi ditu, horietako hainbat bretoieraz.
Egungo kurduerazko idazle esanguratsuenetakoa da Mizgin Ronak. Zortzi liburu ditu idatzita, bost eleberri eta hiru olerki liburu. 16 urte zituenean ihesera jo zuen, eta urte eta erdiren ondoren haren jaioterrian atxilotu zuten, Diyarbakirren. 1992an, 18 urte besterik ez zituela,... [+]
Talentua garai honetan zaindu, babestu eta erakarri beharreko altxorra ei da. Horregatik, Kutxabankeko lehendakari Anton Arriolak hezkuntzan ingelesari garrantzi handiagoa eman behar zaiola adierazi du, eta euskara horretarako oztopo izan daitekeela Poloniatik etor litezkeen... [+]
Apenas erreparatzen diogu edo, besterik gabe, ez dakigu hor dagoenik ere. Hego Euskal Herrian XX. mende hasieran itzali zen betirako, eta antzeko patua paira dezake Ipar Euskal Herrian. Neurri sendoak hartzen ez badira, gaskoia azkenetan egon liteke.
Okzitanian, joan den... [+]
Carli Pup (Udine -friuleraz Udin-, 1973) Friuli [friuleraz, Friûl] herriaren ekintzaile kultural garrantzitsuenetako bat da. Bere hizkuntza gutxituaren idazle, hizkuntzalari eta bere herriaren historialari bihurtu da.
Gaur egun, Informazione Friulana kooperatibako... [+]
Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]
570.000 familiak euren haurren ikasgeletako hizkuntza nagusia zein izango den bozkatzeko aukera dute martxoaren 4ra arte: gaztelera edo katalana. Garikoitz Knörr filologoaren eta euskara irakaslearen arabera, kontsultak "ezbaian" jartzen du katalanaren zilegitasuna... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]