Egunaren lehen erdian Galiziako autonomi hauteskundeetan protagonista nagusia parte-hartze handia izanen zela zirudien arren, hau da, duela lau urtekoetan baino ehuneko lau puntuz handiagoa, arratsalderako botoa emateko furia baretu dela zirudien igoera puntu bakarraren azpitik geratuz. Botoen kontaketak erakutsiko du ea Feijoo presidenteak mobizilizatu dituen bere boto emaileak gehiengoa galduz gero gobernurik ezin osatuko zuelako argudioarekin ala PSGko (PSOE) sozialistak eta Bloque Nacionalista Galegoko abertzale ezkerrekoak izan diren botoaren mobilizazioaren onuradunak.
Galizian ere irailerako behar zuten hauteskundeak aurreratuta, amaitu berri den hauteskundearen osteko boto kontaketak erabakiko du ea Alberto Nuñez Feijook PP eskuindarrarentzako eutsi dion gehiengo absolutuari, 12 urte luzez gobernuaren eta administrazioaren jaun eta jabe izan ostean. Aurretiaz egindako inkestek 42 jarlekurekin gehiengo hori lortuko dutela zioten arren, azken asteotako eta zehazki A Mariña eskualdean COVID-19 pandemiak egin duen agerraldi berriaz egin duen kudeaketak zer eragin eduki duen argituko du kontaketak.
Hautes-mahaiak itxi bezain fite zabaltzen diren inkestetan –errealitatean lehenagotik eginak daudenetan– bi emaitza oso kontrajarri lortu dituzte bi enpresak. GFK enpresak egindakoan PPk gehiengo absolutua galduko luke. Aldiz, GAD3 konpainiak gehiengo absulutu hori bai ematen dio bere kalkuluetan PPri. Hori bai, biek ere bigarren indartzat BNG aurreikusten dute PSG-PSOEren aurretik.
Oraingoz ziurtzat dakiguna da Galiziak dauzkan 3.952 hautes-mahaietan botoa emateko eskubidea zeukatela 2.697.315 herritarrek, baina hauetatik 463.163 atzerrian bizi direla, botoa emateko postaz egin beharra daukatelarik.
EAEn bezala Galizian ere COVID-19ak agerraldi nabarmen egin baitu azken asteotan, hemen ere polemika eta haserrea eragin ditu birusaz kutsatuta positibo eman duten herritarrei botoa emateko debekua agindu izana gobernutik. Feijooren gobernutik, gaixo horiei boto eskubidea bermatzeko aurreikuspenik egin ez eta horien kopuruari garrantzia kendu diote: "Gaixo kopuru oso handia ez da, ez dira 300era iristen" esan du Alfonso Rueda Xuntako lehendakariordeak.
Nuñez Feijook 13. urtez Xuntako lehendakari izaten jarraituko duen ala ez baldin bada Galiziako hauteskundeetan jokatzen den gai nagusia, ezkerreko indar harremanetan aldaketarik gertatzen den jakiteko irrikaz ere badago jendea. PP kontserbadorearen ostean ia beti PSG-PSOE ezagutu den arren, azken urteotan BNG ezkertiar abertzalea indarra hartzen etorri da Ana Ponton lider gaztearen gidaritzapean eta gaur erabakia izango da batetik ea bien artean PPri gobernua kentzeko gai diren eta bestetik ea BNGk harrapatu edo are gainditu ere egin ote duen PSGren indarra Galiziako legebiltzarrean.
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]
Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]
Komunikazio ministro eta gobernuaren bozeramaileak iragarri du neurria. Berehala galdetu diote ea mehatxuren batek bultzatu duen erabakia, eta horri erantzun dio "mehatxua Israelgo eskuin muturretik" datorrela.
Iñigo Urkullu lehendakari ohiak adierazi du Txiki eta Otaegi Eusko Jaurlaritzak aitortutako biktimak direla, eta hala "errespetua" merezi dutela. Haien biktima izaera ezin dela zalantzan jarri azpimarratu du.
Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".
Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]
Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko.
Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]
Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]