GALek duela 35 urte hil zuen Javier Galdeano oroit

  • Gaur, astelehenean, duela 35 urte, 1985eko martxoaren 30ean, Javier Galdeano gure lagun eta lankideak, Egin egunkariko zuzendaritzako kide eta langileak, bizia galdu zuen Donibane Lohizunen, han bizi baitzen erbesteratuta.

     


2020ko martxoaren 30ean - 10:19
Juan Mari Arregi, erdian, "Egin"eko langilea zen orduan, UDALAITZ izengoitiz sinatzen zuen. Gaur egun, ARGIAko lankidea da.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Honekin batera, behe aldean doan argazki hori Javierren alabetako batek bizi zen etxearen ondoan aterata dago, goiz erdian, han bertan metrailatu baino ordu batzuk lehenago egina. Argazkia egin zionean, Javierrek, txantxetan esan zion alabari:  “Bueno, “Gogoan zaitugu” delakorako izan dezazuen". Horrela izan zen! Argazki hori bulegoan daukat zintzilik.

Egun horretan bertan, Tere nire lankidearekin batera, haren etxean bazkaltzen egon ginen. Arratsaldean elkarrekin joan ginen auto batean Baionara, manifestazioa zegoen, Javierrek bere ohiko lana Egin-era bidali zuen. Bidali eta gutxira, autotik irten zirenean, GALeko bala hiltzaileek eta mertzenarioek 19:30ak aldera akabatu zuten. Bi minutu geroago beste auto batean iritsi ginen, Javier lurrean hilda aurkitu genuen, Felipe Gonzalezen Espainiako Gobernuak ordaindutako mertzenarioetako batek gutxienez korrika nola egiten zuen ikusi ahal izan genuen.

Hemen erantsi ezin izan dudan beste argazki batean, Javierren gorpua ikusi ahal duzue lurrean odoletan, hilik, baita senide eta lagun talde bat ere. Horien artean, Tere ikus dezakezue, besoa altxatuta, Josu Muguruzarekin batera, eskuinean. Gorputz erdia ikusten zaio, Madrilgo Alcala hotelean hil zutena geroago. Atentatuan, Iñaki Esnaolak zauri larriak izan zituen. Ni ere ikus nazakezu, burumakur.

35 urte joan dira. Bere emazteak, Maribek, zaharren egoitza batean jarraitzen du. Aldian-aldian bisitatzen dut Sopelan, ondo dago. Bere bi alabak ere bai, bakoitza bere familiarekin.

 

Argazkiak: Daniel Velez.

 

Agur eta abar!

Besarkada handi denoi.

 Juan Mari Arregi.

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude