G7

G7ari EZ! esan diote Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan

  • G7EZ! plataformak antolaturik, hainbat ekimen egin dituzte ekainaren 22an goizez Bilbo, Gasteiz eta Iruñean. Arratsaldean berriz, Donostian manifestazioa egin dute "Gipuzkoarrok G7ari EZ!" lemapean. Uztailaren 13an Miarritzen egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko ekainaren 24an - 09:09
G7aren aurkako eguna Gasteizen. Argazkia: Hala Bedi

Aurten munduko zazpi herrialde aberatsenetako buruzagiak bilduko dituen G7 gailurra Miarritzen izango dela eta, G7EZ! plataformatik hainbat ekimen antolatu dituzte asteburuan Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.

Iruñean hasi da aldarrikapen eguna. Goizeko 10:30ean San Frantzisko plazan elkartu dira G7 gailurraren eta bere ondorioen inguruko eztabaida eta hausnarketarako tarte bat hartzeko. Lehen orduan gaien arabera, lau espaziotan banatu dira bertaratutakoak. Ondoren Jaume Osete, Rebel·lío kolektiboko kideak klima larrialdiari buruzko hitzaldia eman du.

Gasteizen kalejira egin dute alde zaharreko kaleetan zehar. Tartean freestyle poteoa ere egin dute, eta G7 gailurraren aurkako argazki masiboarekin eman diete amaiera ekimenari.

Bilbon aldiz, 12:30ean elkartu dira Merkel, Trump eta gainerako G7ko buruzagiak, hirian zehar argazkiak ateratzeko. Atzetik hamarnaka lagunek manifestazioa egin dute gailurraren aurka.

Azkenik, arratsaldean manifestazioa egin dute Donostian, "Gipuzkoarrok G7ari EZ!" lemapean. 

G7aren aurkako manifestazioa Donostian. Argazkia: G7EZ!

Miarritzera joateko deia

Euskal Herriko G7EZ! plataformatik uztailaren 13an Miarritzen egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute. Halaber, abuztuaren 21etik 23ra egingo den kontragailurrean parte partzeko dei ere egin dute. Abuztuaren 24rako, aldiz, Irundik Hendaiara manifestazioa antolatu dute, eta abuztuaren 25ean gailurraren aurkako protestak deitu dituzte.

Plataformak kontragailurra antolatzeko jasan dituzten trabak ere salatu dituzte, eta G7aren aurrean Euskal Herrian beste mundu bat eraikitzeko deia egin dute.

Plataformak Iruñean antolaturiko mahai inguruak. Argazkia: Eginklik
G7 EZ! plataformak Bilbon antolatutako mobilizazioak. Argazkia: Ekuador Etxea
Bilbon. Argazkia: Ekuador Etxea

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: G7
2021-10-27 | Leire Artola Arin
Herrialde pobretuei hitzemandako COVID-19aren txertoen %14 soilik helarazi zaie

Nazioarteko 70 erakundetik gora biltzen dituen People Vaccine’s Alliance koalizioak aurkeztutako txostenak dio herrialde pobretuetako herritarren %1,3k jaso duela txertoaren dosi guztiak. Errudun jo ditu farmazeutikak eta herrialde aberastuenak, txertoak pilatzeagatik.


2020-06-26 | Mikel Eizagirre
Zigor arina ezarri diote G7aren aurkako ekintzaile bat aurpegian zauritu zuen poliziari

90 egunez 15 euroko isuna ordaindu beharko du 2018ko abenduan Miarritzen Lola Villabriga gaztea aurpegian LBD jaurtigailu batekin zauritzeagatik.


Munduko 76 herrialde txiroenei kanpo-zorra urtebetez atzeratzea onartu dute G20ko estatuek

G7ko estatuek munduko 76 herrialde pobreenei kanpo-zorraren ordainketa atzeratzea onartu dute, diru hori koronabirusaren krisian erabili dezaten. Guztira 18.000 milioi euro dira atzeratu direnak. G20ko herrialdeek ere onartu dute atzerapena, eta ordainketa epea gehiago luzatu... [+]


2020-04-15 | ARGIA
Kanpo-zorraren ordainketa urtebetez atzeratuko diete 76 herrialde txiroenei

G7ak adostu du neurria, eta G-20ak berretsi behar du orain. Atzeratutako ordainketen diruarekin pandemiari aurre egiteko neurriak garatzea da asmoa. Atzeratzea baino, zorra barkatzea da hainbat eragilek eskatzen dutena.


Eguneraketa berriak daude