G7ko herrialdeen ekonomiak atzeraldian sartu daitezke aldi berean

  • Kanada salbu, gainontzeko herrialdeak atzeraldian edo horren mugan daude. Gerra komertzialak, mundu mailako tentsio geopolitikoak edo Brexit-a jotzen dira errudun nagusitzat. Arrazoi egiturazkoagoak seinalatzen dituzte beste batzuk. Krisi berri bat datorrela dioten ahotsak gero eta ugariagoak dira.


2019ko irailaren 13an - 13:52
G7ko herrialdeetako agintariak, Biarritzeko gailurrean.

Mendebaldea kolpatuko lukeen krisi berri baten mamua gero eta presenteago dago ekonomialari eta politikarien ahotan. Mendebaldeko ekonomia garatuenen kluba da G7a, eta datu kezkagarriak agertzen dituzte herrialde horien ekonomia adierazle nagusiak.

AEBetako ekonomia %2a hasi zen azken hiruhilekoan, baina Wall Street-eko hainbat bankuk okertzea aurreikusten dute hurrengo hilabeteetarako. Japonen %0,7ko hazkunde helburua jarri dute urterako, eta betetzeko ere zailtasunak izango dituzte. Kanada da G7ko herrialdeen artean salbuespena. Azken hiruhilekoan %0,9 igo da BPG, urteko hazkundea %3,7an ezarriz. Baina bere akuilu nagusia esportazioak dira, eta hortaz gerra komertzialen aurrean arrisku handiak ditu.

Europa kinkan

Alemania, “Europako lokomotorra”, atzeraldi teknikoan sartzeko arriskuan dago: Bundesbank-ak kontrakzioa iragarri du hirugarren hiruhilekorako, eta gertatzekotan hazkunderik gabeko bigarrena litzateke jarraian. Erresuma Batuan uztailean adierazle ekonomiko kapitalistek zer edo zer egin dute hobera, baina Brexit-ak dakarren ezegonkortasuna handia da eta ez da epe motzean desagertuko. Frantziaren BPG bi hamarrenetan soilik hasi da azken hiruhilekoan, eta Italian azken hiruhilekotik lautan ez da hazkunderik izan.

“Oraindik uste dugu atzeraldiaren aukera txikia dela euroaren eremuan. Baina handitzen doa”, adierazi du ostegunean Europako Bankuko presidente Mario Draghik. Prentsaurreko berdinean, ekonomia “suspertzeko” hainbat neurri ohiz kanpoko iragarri ditu, berriz ere. Zorra erosten hasiko da Europako Bankua, eta aurreikusita zuen mailegu interesen igoera eperik gabe atzeratu du.

Zergati koiunturalak eta egiturazkoak

Ekonomiaren atzeraldia eta krisiaren arriskua aztertzean, hiru faktore errepikatzen dituzte etengabean ekonomialari, politikari eta komunikabide nagusiek. Trumpen gobernuak pizten ari dituen gerra komertzialak lirateke horietako bat. Nagusia Txinarekin, baina ez bakarra, eta munduko gainontzeko ekonomia askori eragiten diena edonola ere. Bigarrena mundu mailako tentsio geopolitikoek sortzen dituzten ezegonkortasunak lirateke. Azkenik, Brexitaren prozesu luze eta zalantzagarria dago.  

Beste ahots batzuek, horien eragina ukatu gabe, kapitalismoaren egiturazko krisialdi zikloetan jartzen dute arreta, eta begirada zabalagoa proposatzen dute. Santiago Niño Becerrok, esaterako, krisi berri bat piztear dagoela ziurtatzen du, horren jatorria 2008an ezarriz. Egitura Ekonomikoko katedratiko katalanaren esanetan, adabakiak eta errealitatea izkutatzen zuten dopatze neurriak hartu dira azken hamarkadan, baina egiazki inoiz ez gara 2008ko krisialditik irten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia krisia
Austeritatearen itzulera
Arau fiskal berriei baietza eman diete Bruselan eta murrizketa sozialei atea ireki

Europar Batasuna pandemia aurreko zerga arau zorrotzetara bueltatzeko bidean da, Europako Parlamentuak estatu kideek duten defizita eta zorpetzea mugatzeko neurri fiskal berriak onartu ostean. Ecofinek 2023 urte amaieran erabakitakoari jarraiki, austeritate eta murrizketa... [+]


Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


Analisia
Erreforma fiskala, oraingoz ezta ere

Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia... [+]


2024ko europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Bizitzaren garestitzeak etenik ez: argindarra, gasa, udal zergak eta autobideak, garestiago

Hego Euskal Herrian, egun indarrean dagoen neurri mesedegarri batek soilik jarraituko du aplikatzen, gutxienez ekainera arte: oinarrizko elikagaiei BEZik ez ordaintzea.


Eguneraketa berriak daude