G7

G7ak adostu du erraldoi teknologikoei zergak jartzea, baina ez gehiegi

  • G7ko herrialdeen ekonomia ministroek eta banku zentraleko buruzagiek erabaki dute teknologia enpresa handiek zergak ordaindu beharko dituztela dirua irabazten duten lekuetan, naiz eta fisikoki enpresa bertan ez egon.


2019ko uztailaren 19an - 10:51

Facebook, Google, Amazon eta Apple bezalako enpresek dirua egiten duten herrialde guztietan zergak ordaindu beharko dituztela onartu dute G7ko herrialdeetako ekonomia ministroek eta banku zentraleko buruzagiek. Horrez gain, Facebooken planifikatutako Libra bezalako moneta birtualek kezka sortu dutela diote, eta estu erregulatu behar direla munduko finantza-sistema aldatu ez dezan.

Ondorengoa adierazi du Bruno Le Mairek, Frantziako Ekonomia eta Finantza Ministroak: “G7ko herrialdeek enpresa pribatuei gutxieneko zerga jartzea erabaki dugu. Estatuen arteko konpetentzia fiskal oldarkorrarekin amaitu nahi dugu, baita zergak ez ordaintzeko bideak aurkitzen dituzten enpresa handien jokabideekin ere”.

Jens Weidmann Bundesbankeko presidenteak positiboki hartu du neurria: “Gaur iruzurra erregulatzeko nazioarteko adostasunaren hasiera izan da. Ez dago urduritzeko arrazoirik, baizik eta tentu egoteko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: G7
2021-10-27 | Leire Artola Arin
Herrialde pobretuei hitzemandako COVID-19aren txertoen %14 soilik helarazi zaie

Nazioarteko 70 erakundetik gora biltzen dituen People Vaccine’s Alliance koalizioak aurkeztutako txostenak dio herrialde pobretuetako herritarren %1,3k jaso duela txertoaren dosi guztiak. Errudun jo ditu farmazeutikak eta herrialde aberastuenak, txertoak pilatzeagatik.


2020-06-26 | Mikel Eizagirre
Zigor arina ezarri diote G7aren aurkako ekintzaile bat aurpegian zauritu zuen poliziari

90 egunez 15 euroko isuna ordaindu beharko du 2018ko abenduan Miarritzen Lola Villabriga gaztea aurpegian LBD jaurtigailu batekin zauritzeagatik.


Munduko 76 herrialde txiroenei kanpo-zorra urtebetez atzeratzea onartu dute G20ko estatuek

G7ko estatuek munduko 76 herrialde pobreenei kanpo-zorraren ordainketa atzeratzea onartu dute, diru hori koronabirusaren krisian erabili dezaten. Guztira 18.000 milioi euro dira atzeratu direnak. G20ko herrialdeek ere onartu dute atzerapena, eta ordainketa epea gehiago luzatu... [+]


2020-04-15 | ARGIA
Kanpo-zorraren ordainketa urtebetez atzeratuko diete 76 herrialde txiroenei

G7ak adostu du neurria, eta G-20ak berretsi behar du orain. Atzeratutako ordainketen diruarekin pandemiari aurre egiteko neurriak garatzea da asmoa. Atzeratzea baino, zorra barkatzea da hainbat eragilek eskatzen dutena.


Eguneraketa berriak daude