G7

JARRAIPENA | G7-ko atxilotuei babesa emateko mobilizazioek Gasteizen dute segida

Zuzeneko jarraipena
  • Abuztuaren 24tik 26ra Biarritzen G7 goi bilera egingo dute, eta 19tik 23ra alternatibak ikustarazten saiatuko dira, eta asteburuan protestak deituta daude. Jarraipena egiten ari gara.

Asteazkenean ehundaka lagun bildu dira atxilotuei sostengua emateko. Irudian, Donostiako manifestazioa (arg: G7 Ez plataforma)

2019ko abuztuaren 26an - 15:16
Gakoak
Desobedientzia zibila praktikatzeko tailerrak BBCn

Poliziaren aurrean nola jokatu edo errepideak nola blokatu, hori ikas daiteke egunotan G7ari aurre egin nahi dion topaketetako batean, Hendaian. Erresuma Batuko BBC kateak erreportajea egin du entrenamendu hauen hainbat irudi erakutsiz eta hainbat ekintzaile elkarrizketatuz, tartean Macronen argazkiak udaletxeetatik kentzeagatik epaiketaren zain dagoen Bizi elkarteko kide bat.

4.000 ertzain, bi tanketa eta presiodun mangerako kamioia "G7ren ondorioei" zuzenduak

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia, sailburuorde Josu Zubiagak eta Ertzaintzaren buru Josu Bujanda superintendenteak, goi-bilera dela-eta abian jarriko den segurtasun-dispositiboaren berri eman dute (hemen bideoa osorik eta Jaurlaritzaren prentsa oharra):

Ertzaintzaren Oiartzungo egoitzan polizia-jarraipenerako mahaia osatu dute. Zentro hori etengabe harremanetan egongo da Hendaiako CCPArekin, Irungo Ertzain-etxearekin eta Gipuzkoako gainerako ertzain-etxeekin, Irungo eta Hondarribiko udaltzaingoekin, eta Txurdinagako SOS-Deiak Koordinazio Zentroarekin eta Trafikoa Kontrolatzeko eta Kudeatzeko Zentroarekin.

Oiartzungo jarraipen-mahaia Segurtasun Saileko arduradunek, Ertzaintzaren buruak, Gipuzkoako lurralde-buruzagitzak eta ekitaldian esku hartuko duten Ertzaintzako unitateen arduradunek osatuko dute. Jarraipenerako mahai horretan Guardia Zibileko, Polizia Nazionaleko, Nafarroako Foru Poliziako eta Irungo Udaltzaingoko kideek eta Frantziako Poliziaren ordezkariek ere parte hartuko dute.

Udako itzulera-operazioak G7ren goi-bilerarekin bat egingo duenez, hainbat neurri iragarri dituzte trafikoa bideratzeko (besteak beste, 90.000 liburuxka argitaratu ditu lau hizkuntzatan, gidariei eskatuz Biriatuko ordainlekua saihesteko).

Beltran de Herediak esan du "ez dela aurreikusten muga itxiko denik, baina ezin dela ezeztatu aukera hori. Horrek trafiko arazoa zailduko luke, batez ere, itxiera luzerako bada".

"G7rako ez, baizik, G7ren ondorioentzako Ertzaintzako unitate guztiak aktibatuta daude" esan du Herediak: "4.000 ertzain aktibo egongo dira". Abuztuaren 24ko manifestazioa "behar bezala komunikatua eta tramitatua" izan dela adierazi du.

Bi tanketa, El Correoren arabera

Irekia atarian, ez prentsa oharrean eta ez Herediaren bideoan agertzen ez den informazio hau eman du Correo Españolek: Azken urteetan erabili gabeko bi tanketa eraman dituela Ertzaintzak Iurretatik Oiartzunera. Era berean, presiozko mangeradun kamioi bat ere mobilizatu omen du.

36 milioi euroko gastua izango da G7 goi bilera antolatzea

G7 goi bileraren antolakuntza 36.000.000 euroko kostua izango du, Frantziako gobernuko bozeramaile Sibeth Ndiayek esanduenez. Bere hitzetan, "nazioarteko goi bilerek izan ohi duten kostua baino txikiagoa da".

Milaka polizia eta militar mobilizatuko dituzte egunotan Lapurdin "G7ko bileran parte hartuko dutenen segurtasuna bermatu asmoz".

Asteartean bost pertsona atxilotu zituen Frantziako poliziak

Bost pertsonak Frantziako puntu ezberdinetan atxilotu zituzten, Paris eta Indre-et-Loiren kasu. Biarritzeko jendarmeriari ostatu emango zion hotel bati su emateko asmoa zutela argudiatuz eraman zituzten atxilo. Atxilotuetako batek jendarmeen kantonamendu baten kontra eraso egitera dei egin omen zuen Facebook sare sozialaren bidez, eta mezu horrek ikerketapean jarri zituen.

La Hainek emandako informazioaren arabera, kasua Tours Grégoire Dulin fiskalaren eskuetan dago, Frantziako Barne Ministerioko ministro izandako Gérard Collomb eta Christophe Castaner-en aholkulari ohia izandakoa.

Atxiloketez gain, kanporatzeak

Atxiloketez gain kanporaketak ere ematen ari dira. La Hainek atxiloketen berri emanez argitaratutako albistean jakitera ematen duenez, orain astebete RDL irratian lan egiten duen jatorri alemaniarreko kazetari bat “prebentiboki” kanporatu zuten Frantziatik, G7ko goi bilera amaitu arte itzultzea debekatuz.

Autoan zioala, Krimenaren Aurkako Brigadaren patruila batek kontrol batean geldiarazi zuen Cote d’Or-en. Atxilotu egin zuten eta “erresidentzia eskubidea ziurtatzeko” zaintzapean jarri; hogeita bi ordu kanporatze zelda batean eman ostean, berriz, atxilotuak G7arekin zeukan lotura argitu omen zuten. Abuztuaren 9an Kehl-eko mugara eraman zuten herrialdetik kanporatua izan zedin, abuztuaren 29ra arte Frantziara itzultzeko debekua ezarriz.

 

Frantziako Poliziak Hendaiara sarrera ukatu dio oporretatik bueltan zen frantziar bati

G7aren goi bilera dela eta mugako zaintza kontrolak zorroztu dituzte, eta segurtasun neurriek debekatu egin diote bere herrialdera sarrera. Euskal Irratien bidez kontatu du gertaturikoa.

Espainian oporretan egon ostean bere herrialdera bueltatu da. Alabaina, Hendaiako Santiago zubian ez atzera ez aurrera geratu da, Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga igaro ezinik. Muga igarotzeko beharrezko paper guztiak izanik ere, Frantziako Poliziak ez dio herrialdera sartzen utzi.

“Espainian oporretan izan naiz. Beharrezkoa ez bada ere, pasaportea berritzen ari naiz, baina osasun txartela eta hauteskunde txartela ditut”, adierazi du. Horrez gain, jakinarazi du prefetaren ziurtagiri bat ere erakutsi diola Poliziari, baina hala ere ez diote muga igarotzeko baimenik eman.

Jatorriz senegaldarra bada ere, nazionalitate frantsesa du gizonak. Bizi duen egoera ikusirik, salaketa jartzeko asmoa agertu du, Espainiako Polizian bada ere. Horrez gain, Irungo Harrera Sarera jo du laguntza eske. Harrera Sareak jakinarazi du zenbait migratzaile antzerako egoerak pairatzen ari direla, goi bileraren karira zorroztutako mugako kontrolak direla eta. “Mugaz gaindiko garraio publikoa ezabatuta, lurretik, airetik, ibai eta itsasoz Miarritzeko goi bileraren ondorioz dauden kontrol hertsiak erabatekoak dira migratzaileentzat. Baina ez haientzat soilik”, jakinarazi dute.

Egitarau mardula eta anitza

Asteazkena eta ostirala bitartean, kontragailurrak mundua ezkerretik eta behetik eraldatzeko alternatiba herritarrak ikustaraztea izango du ardatz. Egitaraua zinez mardula da. Parte hartzaileen arazo handiena, seguruenik, jardueren aukeraketa izango da. Plataformatik antolatutakoez gain bestelako espazio eta ekimenak ere badira. Hitzaldiak eta tailerrak dira bizkarhezurra, baina antzerkiak, ekitaldi politikoak, kalejirak edo kontzertuak ere badira. Jada iragarritakoaz gain bestelako ekimen eta jarduerak ere sortuko dira espazioetan. Kanpalekuan, azkenik, kontragailurraz gozatu ahal izateko zerbitzu guztiak bermatuta egongo dira: lotarako tokia, jatekoa, dutxak eta komunak, besteak beste.

Jarraian, espazio erberdinen mapa eta jakinarazi diren egitarau ezberdinak, eragile bakoitzak argitaratuak:

 

 

 

 

Kaneta gunean Topaketa Intergalaktikoak antolatu dituzte, hurengo egitarauarekin:

08/21, asteazkena

Lurraren defentsa eta borroka moldeak

12:00-13:00: poteoa kantuz eta musikan bazkaria

15:30: topaketa: Euskal Herriko lur defentsa mugimenduak + By2020 We Rise Up

17:30: Jaka Horien inguruko errepresioaren kontrako borroka

19:00: herri harresi tailerra

20:30: soka dantza akanpagunean

08/22, osteguna

Eraso sexistekin bukatu

12:00-13:00: poteoa kantuz eta musikan bazkaria

15:30: tailer ez-mistoak neska zein mutilentzat. Bi aldiz bi tailer

20:30: soka dantza akanpagunean

08/23, ostirala

Hizkuntza zapalduen egoera

12:00-13:00: poteoa kantuz ta musikan bazkaria

15:30-17:30: hiztunen lekukotasunak eta topaketa 18:00: oinarrien ikasteko ikastaroa

19:00: testu bera hizkuntza guztietan grabatzeko saioa. Mikro irekia raplariei, nork bere hizkuntzan.

20:30: soka dantza akanpagunean

Xehetasunak

Ordutegia : eguerditik arratseko 8etara

Ostatua eta janaria, infogunea, erakusketak, serigrafia tailerra eta Ambazadatxoa egurrezko egitura izanen dira bertan.

Bestelako edozein hitz hartze, bilkura eta tailerrentzat, espazio informal bat ere altxatuko dugu.

Bozeramaileek egindako hitzartzea irakurgai

Macronek konbidatua etorriko diren sei presidente horiek Trump, Merkel, Salvini eta beste guztiak mundu osorako erabaki nahi dute. Ilegitimoa eta antidemokratikoa da.

Ez duelako ez Herrien, ez Estatuen ez jendartearen iritzia eta parte hartzea kontutan hartzen. Milaka milioiko pertsonen gainean erabaki nahi dute eta hori haien interes ekonomiko eta politikoa mantentzeko! Arduragabea da.

Krisi orokor eta sistemiko baten aurrean gaude. Ingurumena eta bizitza arriskuan, eskubide zibil eta politikoen galera, krisi humanitarioa, G7-ak ez ditu arazo hauek konpontzen ezta ere konponduko; alderantziz sua ematen die. Arduragabeak.

Gu hemen gaude Demokrazia eta justizia sozialen alde. Bizitzak arduratzen gaituelako. Mundua arriskuan dagoelako. Jendarteak eskatzen digulako. Gure herriei eta mundu osoari alternatibak eskaini nahi diegulako. Hobeto bizi nahi dugulako.
Hiru egungo eztabaidak ditugu alternatibak sortzeko eta horretara goaz!

Hemen gaude. Hau da gure lehen garaipena.
Oztopo guztiak gainditu ditugu. Politikoak, kulturalak eta hemen gaude.
Hemen gaude, gure aberastasunean, ezberdintasunean:
Aberastasuna estrategian eta lan moldeetan:
Aberastasuna, helburuetan eta lantzen ditugun gaietan, interesatzen zaizkigun gaietan.

Aberastasuna, talde txiki eta handiak. Txikietatik handietara. Talde politiko, sindikalak, Gobernuz Kanpoko Erakundeak, eta gehiengo soziala.
Aldaketa sozialaren aldeko espektro militante zabal eta aberatsa. Eraldaketa sozialaren aldeko gehiengo sozial eta militantea.
Aberastasun hau parean ditugun erronkei aurre egiteko baldintzak sortzen ditu. Baldintzak eraikitzen ditu. Handiak direlako oso parean ditugun erronkak: krisi ekologikoa , etorkinak, feminizidioa... Eta hemen erronka hauei ekiteko esperientziak trukatuko ditugu, hausnarketak partekatuko ditugu, begiratuko gara. Eta batera egingo dugu gehiengo sozialarekin… jendartearen %99a.
Herriari hitza emango diogu, ikusezin egin dituzten horiei.

Horregatik: Erabaki dugu proposatzen ditugun espazioetan ez dugula onartuko jarrera sexistarik, inolako erasorik, jarrera xenofoborik, matxismoa, bazterkeriarik eta dominazio harremanik. Hartara eraso sexista eta sexualen aurkako protokolo feminista adostu dugu. Dei bat zabaltzen dugu azpiratuak direnak oro beraien ahotsa entzunaraz dezaten.

Gehiengo sozialak hitza adierazteko aukera ukan dezan eta lortu dugun aniztasuna zaintzeko jarduera kontsentsua adostu dugu. Ekimen zabal eta herrikoia izan dadin,jarduera ez bortitz eta baketsuak lehenetsiko ditugu. Erabakimenez, arrazoia gure alde dugulako.

Hartara hiru hitzordu nagusi proposatzen ditugu:
Jardunaldiak, espazio ezberdinetan: Ficoba, Hendaiako zinema, eskola, aste inter-galaktikoa, gazte gunea.
Abuztuaren 24an manifestaldi herrikoi eta familiarra.
Abuztuaren 25an euskal kostaldearen setio egoera salatzeko elkarretaratzeak

Eta guzti hau aurrera ateratzeko gisan, akanpalekua eta bestelako azpiegiturak eskainiko dira.

G7aren aurrean, alternatiba herritarrak jarri dituzte lehen lerroan antolatzaileek

Kontragailurraren irekiera ekitaldiari hasiera eman diote antolatzaileek Ficoban, goizeko hamarretan. Herritarrak parte hartzera animatu dituzte G7 EZ plataformaren bozeramaileek. G7a "krisi ekologiko, ekonomiko eta sozialaren" arduradun nagusietako bat dela salatu dute. Hainbat esparrutako eragileek ere hartu dute hitza: pentsionistek, jaka horiek, gazteak, bakearen artisauak edo feministak, besteak beste. "Eraldaketaren aldeko gehiengo sozial anitza osatzen dugu", azpimarratu du plataformaren bozeramaile Anabel Sanzek. Alternatiba herritarrak ikustaraziko dituzte egunotan. 

Plataforma antolatzailearen bozeramaileek hartu dute hitza esparrukako eragileen aurretik. Argazkia: @G7ezplataforma.

 

Espainiako militarrak Hondarribiko kaleetan

Euskalirratiek Espainiako armadako ibilgailuen irudiak zabaldu dituzte, astelehenean hartutakoak Hondarribiko kaleetan eta faroan.

 

 

 

 

 

 

 

 

AEBetako armadak lur hartu du Hondarribiko aireportuan

Euskalirratiek Hondarribiko aireportuko irudiak zabaldu dituzte. AEBetako armadako hegazkinak agertzen dira lur hartzen, eta haien barnetik ateratako helikopteroak.

Eraso sexista bat salatu dute G7aren aurkako kontragailurraren kanpalekuan

Astelehenean eraso sexista bat gertatu da kontragailurreko ekimenetara hurbildu nahi duten herritarrak hartuko dituen kanpalekuan. G7 EZ plataformak berak eman du berria, erasoa onartezina dela eta "fermuki" saltzen duela gaineratuz. Astelehenean eta asteartean kontragailurraren azpiegitura auzolanean eraikitzeko deia egin dute kontragailurraren antolatzaileek. Erasoa, hortaz, kontragailurreran prestaketa lanen lehendabiziko egunean gertatu da. Jarduera publikoak asteazkenetik aurrera hasiko dira.

 

<< <
1 2
> >>

Kanal honetatik interesatuko zaizu: G7
2021-10-27 | Leire Artola Arin
Herrialde pobretuei hitzemandako COVID-19aren txertoen %14 soilik helarazi zaie

Nazioarteko 70 erakundetik gora biltzen dituen People Vaccine’s Alliance koalizioak aurkeztutako txostenak dio herrialde pobretuetako herritarren %1,3k jaso duela txertoaren dosi guztiak. Errudun jo ditu farmazeutikak eta herrialde aberastuenak, txertoak pilatzeagatik.


2020-06-26 | Mikel Eizagirre
Zigor arina ezarri diote G7aren aurkako ekintzaile bat aurpegian zauritu zuen poliziari

90 egunez 15 euroko isuna ordaindu beharko du 2018ko abenduan Miarritzen Lola Villabriga gaztea aurpegian LBD jaurtigailu batekin zauritzeagatik.


Munduko 76 herrialde txiroenei kanpo-zorra urtebetez atzeratzea onartu dute G20ko estatuek

G7ko estatuek munduko 76 herrialde pobreenei kanpo-zorraren ordainketa atzeratzea onartu dute, diru hori koronabirusaren krisian erabili dezaten. Guztira 18.000 milioi euro dira atzeratu direnak. G20ko herrialdeek ere onartu dute atzerapena, eta ordainketa epea gehiago luzatu... [+]


2020-04-15 | ARGIA
Kanpo-zorraren ordainketa urtebetez atzeratuko diete 76 herrialde txiroenei

G7ak adostu du neurria, eta G-20ak berretsi behar du orain. Atzeratutako ordainketen diruarekin pandemiari aurre egiteko neurriak garatzea da asmoa. Atzeratzea baino, zorra barkatzea da hainbat eragilek eskatzen dutena.


Eguneraketa berriak daude