Frantziako Oleron irla McDonalds gabeko eremu izaten jarraitzeko borrokan

  • McDonalds jatetxeen kateak irlan saltoki bat jarri ala ez, lau urte dirau auziak zabalik. Irailerako espero da auziari amaiera emango dion ebazpena.


2018ko abuztuaren 28an - 13:44
McDonald's jatetxe katearen kontrako mobilizazioa (Argazkia: Liz Cooke)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Frantziako puntu turistiko garrantzitsua den Oleron irlak 30 kilometroko hedadura du, eta berez 22.000 biztanle dituen arren, abuztuan 300.000 pertsona hartzen ditu. Alabaina, turismo masiboa erakartzen duen lekua izanik ere, gaur artean McDonalds jatetxerik gabe eutsi dio. Multinazional estatubatuarraren ordez, jatetxe txikiek eskaini izan dute janari azkarra gaur eguneraino. Jatetxe katea, baina, irlara sartu nahirik dabil duela lau urtetik.

Biztanleriaren gehiengoa McDonalds jatetxe bat irekitzearen kontra dagoela ziurtatzen du multinazionalari irlako ateak ixtearen aldeko borrokaren aurpegi ezaguna den Grégory Gendrek. Irlako Dolus herriko alkatea da Gendre, eta 2014an McDonalds bat irekitzeko lehen eskaera jaso zuenetik dirau borrokan buru-belarri.

Iazko udazkenean, Poitiers-eko (Frantzia) epaitegi batek emandako epaiaren arabera, Gendre alkate den herriak ez dauka legezko oinarririk McDonalds baten irekiera debekatzeko. Epai horren arabera, Dolus herriak jatetxea eraikitzeko baimena esleitu behar zion multinazionalari, eta hala egin ezean eguneko 300 euroko isuna ordaintzera behartzen zuen. Gendrek apelazioa aurkeztu zuen epaiaren aurrean, eta irailerako espero da ebazpena.

Gendrek, bere aldetik, McDonalds-en alternatiba jasangarriago bat promestu du: “McDol” izena eman dio, eta proiektu jasangarriak eta janari organikoa eskainiko dituen gune komertziala izan nahi du. “Hau ez da guda bat, sen ona baino”, adierazi du Dolus herrian bizitza jasangarria bultzatu nahi duen Gendrek. BigMac hamburguesa bat jateari txarrik ikusten ez diotenak ere badiren arren, Oleronen McDonalds bat zabaltzearen kontrako sare bidezko eskaera sinatu duten norbanakoak 82.000tik gora dira dagoeneko.


Elikadura kanalean gehiago
2026ko apirilaren 22
Lurraldea eta arkitektura
Sukaldeko teknologia

2026ko otsailaren 18
Europako nekazaritza politikak
Nekazarien iragarritako heriotzaren kronika

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.