Frantziako Kultura ministerioak bertsolaritza gehitu du bere kultura immaterialen katalogora

  • Pasa den udaberrian egin zuen eskaera Bertsularien Lagunak elkarteak, eta azken astean jaso du baiezko erantzuna: bertsolaritzak kultura-ondare immaterialaren izendapena lortu du Ipar Euskal Herrian.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko azaroaren 28an - 15:25

Gaur egun Ipar Euskal Herrian, 120 bat saio edo ekimen antolatzen dira urtero, adin guztietako 45 bat bertsulari daude, 70 talde daude hezkuntza arautuan, bai ikastola zein eskola elebidunetan, eta 250 ikaslek izena eman dute bertsu eskoletan.

Elkarteak iaz abiatu zuen egitasmoa. Beñat Iturralde Agirre antropologoaren gidaritzapean eta Thaïs Boukellaren laguntzarekin osatu zen ikerketa lana. Arduradun zientifiko lanetan berriz, Fabien Van Geert Parisko Sorbonne Nouvelle Unibertsitateko antropologoa aritu da. Ondoan izan dituzte ere Euskal kultur erakundeko Terexa Lekunberri antropologoa eta ihauteri eta euskal tradizioetan aditua den Thierry Truffaut ere.

Ainoa Elizondo Bertsolarien lagunak elkarteko langilearekin hitz egin dute Euskal Irratietan:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolaritza
2024-04-09 | Bertsozale.eus
Apirilaren 25ean hasiko da Gipuzkoa Bertsotan, Eskoriatzan

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea hastera doa: 20 saio jokatuko dira, bi itzulitara. 74 bertsolari ariko dira kantuan, eta horietatik 48 sailkatuko dira bigarren itzulirako; udazkenerako txartela, aldiz, 34 bertsolarik lortuko dute.


2024-04-08 | Cira Crespo
EUROPAKO TXIKI(TU)AK
Bertsolari ijitoak


Aroa Arrizubieta txapeldun

Manex Agirre txapelaren ertzean


Larunbatean izanen da Arabako Bertsolari Txapelketaren finala

Gasteizko Printzipal Antzokian izanen da Arabako Bertsolari Txapelketaren finala, 17:30ean. Ez da inoren estreinako aldia izango finalean.


Eguneraketa berriak daude