Frankismoak fusilatutako 52 nafartar omenduko dituzte larunbatean

  • Nafarroako Fusilatutako Senitartekoen Elkarteak 1936an hildako 52 nafartar omenduko ditu larunbatean Cadreitan. Elkarteak “ikerketa serioa” egitea eskatu du, 78 urteren ostean senideen gorpuzkiek desagerturik jarraitzen dutelako.


2014ko abuztuaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Nafarroako Fusilatutako Senitartekoen Elkarteak antolatutako ekitaldia frankismoaren biktimen omenez (argazkia: Patxi Cascante)

52 nafartarren bilaketa “kale itsu batean” dagoela salatu dute ekitaldien aurkezpenean. “Ulertzen ez dugun isiltasuna” dagoela diote.

1979an 52 nafartarren gorpuzkiak Hildakoen Bailaratik Nafarroara eraman zituzten baina hortik aurrera hauen arrastoa galdu zuten. Olga Alcega elkarteko bozeramaileak adierazi du uste dutela Corellatik gertu dagoen hilerri batean hobiratu zituztela. Aranzadiko teknikariek panteoi bat ireki zuten gorpuzkiak bertan zeudelakoan, baina oker zeuden.

Omenaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da Iruñeko gartzela zaharraren orubean Non daude gure hildakoak? lelopean. 19:30ean Valcaderan (Cadreita) jarraituko dute ekitaldiarekin. Iruñetik Cadreitara autobusa jarriko dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frankismoa
Cuelgamuroseko indusketetan eskuin muturraren presio eta sabotaiak salatu dituzte auzitegi-medikuek

Madrilgo Cuelgamurosen, Erorien Harana deituriko monumentuan arkeologoak egiten ari diren indusketetan etengabe ari dira jasaten eskuin muturreko jendeen presioa, hala adierazi du Pako Etxeberria auzitegi-medikuak. Egunotan, biktima errepublikarren senideek bisitatu ahal izan... [+]


Zamorako apaiz kartzelako ihesa Santiago Carrillo buruzagi komunistak zapuztu zuen, lekuko baten arabera

1971n hainbat euskal abadek Zamorako espetxe hartatik ihes egiteko plana bertan behera geratu zen, poliziek tunela deskubritu ondoren. Nicanor Acosta abade-ohi komunistak Apaiz Kartzela dokumentaleko egileei elkarrizketa batean esan zien Santiago Carrillo izan zela salatzailea:... [+]


Frankismoak errepresialatutako emakumeen izenez jantziko dira Txantreako karrikak

Hiru urteko lanaren emaitza jaso du Iruñeko Udalak sinatutako dekretuak. Auzotik sortutako ekimenari esker, zazpi kale eta hiru plaza izendatuko dituzte.


Tefia, homosexualak zigortzeko eremua

Fuerteventura (Kanariar Uharteak), 1954ko otsailaren 11. Tefiako Nekazaritza Kolonia abian jarri zuten uharteko aireportu abandonatuan, basamortuaren erdian. Nekazaritza kolonia eufemismoaren atzean, praktikan, kontzentrazio eremua izan zen Tefia, nagusiki LGBTI komunitateko... [+]


Eguneraketa berriak daude