Aurreikuspen okerrenak ere gaindituz, Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren curriculum zirriborroak Filosofiari gutxieneko eskola ordua ezarri dio. LOMLOEren ezarpenak Filosofia eta pentsamendu kritikoa indartzeko asmoa zuela uste bagenuen ere, harriduraz hartu dugu Nafarroako Hezkuntza Departamentuak egin duen legearen garapen-proposamena.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagokionean, Balio Zibikoen eta Etikoen hezkuntza irakasgaiak astean ordubete baino ez du izango, ikasgaiak planteatzen dituen hezkuntza- eskakizunak betetzeko nahikoa ez den esleipena, eta, gainera, guztiz gutxietsia izatera kondenatzen duena. Beraz, Balio Etikoak ikasmaila guztietan eskaintzetik (1. eta 2. DBHn bi ordu astero) bi ikasmailetan soilik ematera pasako da, eta ordu bakarrarekin gainera.
Zaila bada ere aurresaten zer eragin izango duen lege berriak, akats pedagogikoa iruditzen zaigu Balio Etikoen orduak DBHko ibilbidetik murriztea. Balio etikoetan lantzen diren edukiak eta gaitasunak garatzea ezinezko egiten baitu Hezkuntza Departamentuaren proposamenak.
"LOMLOEren ezarpenak Filosofia eta pentsamendu kritikoa indartzeko asmoa zuela uste bagenuen ere, harriduraz hartu dugu Nafarroako Hezkuntza Departamentuak egin duen legearen garapen-proposamena"
Horrez gain, inguruko autonomia erkidegoetan, esaterako Euskal Autonomia Erkidegoan, Filosofia eta pentsamendu kritikoarekin loturiko berezko ikasgai berriak sortu dira, eta ikasgai horiek duintasunez emateko ordu kopuru minimoa bermatu da, hala nola, DBHko ikasturte guztietan Filosofia diziplinarekin loturiko ikasgaiak ziurtatuz: Balio Zibikoen eta Etikoen hezkuntza (1.DBH), Pentsamendu kritiko eta autonomoa (2./3.DBH) edota Filosofia (4.DBH). Gainera, Batxilergoko etapan ere apustu pedagogiko bera egin dute: Antropologia Soziala, Mundu garaikideko gatazkak eta gizarte-harremanak edota Psikologia bezalako hautagaiak proposatuz. Nafarroan ere, antzeko lege-proposamena nahiko genuke, Filosofiak ibilbide akademiko guztietan duen garrantzia handituz.
Hori guztia dela eta, dokumentu hau sinatzen dugun irakasleok honako hau eskatzen diogu Hezkuntza Departamentuari:
Curriculumaren helburuak gauzatu ahal izateko Balio Zibikoen eta Etikoen hezkuntza ordubetetik bi ordutara pasa dadila ikasgaiari duintasuna eta eraginkortasuna emateko. Ordu bete soilik duen ikasgai baten gabeziak nabarmenak baitira ikasleen beharrei erantzuteko eta curriculum helburuak aurrera eramateko.
Lehengo neurriarekin loturik, Hezkuntza Arreta Filosofia mintegiari esleitzea proposatzen da, ikasgai berri horrek izan ditzakeen helburuak Balio Etikoen baliokideak baitira. Arrazoimenean oinarritutako pentsamendu kritikoa, elkarbizitzarako eta berdintasunerako jarrera aktiboa edota erantzukizun etikoari benetako garrantzia eman nahi baldin badiegu, ikasgaia gaian prestakuntza duten adituek eskaini behar dutelakoan gaude.
Gaitasun kritikoaren ildoa ziurtatzeko Filosofia diziplinarekin loturiko ikasgaiek DBHn eta Batxilergoan duten presentzia areagotzea eskatzen dugu, ikasleek hautazko ikasgaien bidez gutxienez aukeren artean honako ikasgaiak izan ditzaten: Pentsamendu kritikoa DBHn, edota Antropologia soziala eta Psikologia Batxilergoan.
Batxilergoan Filosofia diziplinarekin loturiko ikasgaiei (Filosofia, Filosofiaren Historia eta Psikologia) gutxienez aurreko hezkuntza erreforman esleitutako ordu kopurua mantentzea.
* Idatzi hau Nafarroako 150 irakaslek sinatu dute
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]