Ferrazek ez ei du sostengatzen Chivite lehendakari izatea

  • Hori da igande honetan El Confidencial hedabideak zabaldu duena eta apurka han-hemenka hedatzen ari dena, besteak beste Cadena Ser-ek ere zabaldu du eta. Maria Chivite, PSNko lehendakari gaia asteazkenetik aurrera bilduko da Geroa Bai, Podemos eta Izquierda-Ezkerrarekin.


2019ko ekainaren 03an - 13:15

Chiviteren asmoa Nafarroako Gobernuko lehendakari izatea da, horretarako gobernu akordioa lortuz Geroa Bai, Podemos eta Ezkerrearekin. Lauren artean foru legebiltzarreko 23 eserleku batzen dituzte. Helburua erdiesteko, baina, hori ez da nahikoa, inbestidurako hirugarren saioan gutxienez EH Bilduren botoen abstentzioa beharko luke. EH Bilduk ezezkoa bozkatuko balu, bere zazpi parlamentariek eta Navarra Sumaren 20 aurkakoek atzera botako lukete Chviteren hautagaitza.

Edozein kasutan, eta argitaratzen ari diren albiste hauen arabera, Pedro Sanchezek eta Ferrazek ez dute ongi ikusten Chiviteren operazioa, besteak beste, haien ustez Chivite lehendakari ateratzeko nahikoa izan daitekeelako hori, baina gobernu horrek legealdian zehar EH Bildurekiko dependentzia handia lukeelako, bereziki gehiengo osoa behar diren gaietan, esaterako aurrekontuetan.

Ferrazen jarrera irmoa balitz, beraz, berriz gertatuko litzateke 2007ko abuztukada, non PSOEk debekatu zion PSNko Fernando Purasi gobernu akordioa sinatzea Nafarroa Bairekin. PSN-n zalaparta handia sortu zen eta Purasek dimititutu egin zuen.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Udal eta foru hauteskundeak 2019
Zorteko dago EH Bildu Nafarroan

Lerrook idaztean, Nafarroako lauko berriak akordio programatikoa hitzartu berri du. Berria da laukoa, PSN sartu eta EH Bildu aterako delako. Bi-biak batera etorri dira, gainera: sozialistek betoa jarri diete Bildukoei, haiekin berba ere ez dutela egingo ziurtatu baitute orbe... [+]


2019-07-14 | Mikel Irizar
Nafarroa Nafarroa da

1977ko udan Iruñea inguruko Arazuriko soroetan sartu ginen Askatasunaren Ibilaldia-ko milaka lagun, zutabeetan antolatuta eta ikurrinaz josita, Nafarroa Euskadi da oihukatuz. Hogei bat urte geroago, aukera izan nuen Juan Cruz Alli elkarrizketatzeko, eta pasarte hura... [+]


2019-07-14 | David Bou
IRITZIA
Bartzelona, aukera galdua

Ada Colauk Kataluniako hiriburuko alkate karguan segituko du, hauteskundeen kanpaina aurretik imajinatzen zaila zen testuinguru batean: PSCren aldeko zortzi botoen, lehen ministro ohi Manuel Vallsen hautagaitzaren hiru botoen –orain arte Ciudadanosek sostengatua– eta... [+]


2019-07-14 | Juan Mari Arregi
Politikarien soldatak

Ez gaude ohituta politikarien artean soldata murrizketak ikustera, alderantziz baizik, udal eta foru hauteskundeen, bai eta europarren eta autonomikoen ondorioz erakundeetan aldaketak dauden bakoitzean hala gertatzen da. Horregatik, justua eta beharrezkoa da Durangoko Udalak... [+]


2019-07-07 | Aingeru Epaltza
Sinetsirik

Lehengo ekainaren 19an, Nafarroako Parlamentu berria eratzeko bilkuran ari zen bitartean, pareko espaloian, 25-30 bat gizon ageri ziren pankarta baten gibelean. Ez ziren presoen senideak, ez kolokan dagoen enpresa bateko langileak, ezta etor litekeen gobernuarekin kezkaturiko... [+]


Eguneraketa berriak daude