Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu dute Lizuniagako Lepoan (Bera-Sara artean) egindako agerraldian. «Emakumeon kontrako erasoen oldarraldia errotik ezabatu beharreko gaitza» dela aldarrikatu dute.
«Gazteen artean eta sare sozialetan nagusitzen ari diren diskurtso misoginoak, eskuin muturraren ideiak batere lotsarik gabe hauspotzeko tresna» direla salatu du eskualdeko mugimendu feministak. «Feministok argi dugu, hauek lotura zuzena dute uda honetan eskualdean bizitu ditugun emakumeon kontrako eraso eta feministon aurkako oldarraldiarekin», egin dute azpimarra. Egoera honen aitzinean elkartzea erabaki dute eskualdeko mugimendu feministako eragileek, salaketa komuna egiteko. «Alde batetik, salatu nahi dugu ustez legeak babestu beharko gintuzkeen arren gabezia handiak daudela indarkeria matxistari aurre egiteko instituzioetan», nabarmendu dute.
Zentzu honetan, Malerrekan eta Lapurdin oraindik ez daukate berdintasun zerbitzurik, eta, beraz, ezta eraso matxisten aurkako protokolo instituzionalik ere. Eta eskualdeko bertze herri anitzetan erasoen aurkako protokoloak besta eremuetara mugatzen direla gogoratu dute, indarkeria matxista urteko 365 egunetan pairatzen duten bitartean. «Nafarroako indarkeria matxistaren aurkako zerbitzuak Iruñean zentralizatuak daude, eta horiek erabili behar ditugunok bidaia luzeak egin behar izaten ditugu N121A errepide arriskutsuan barrena», gogoratu dute.
Bertze alde batetik, gizarteari deia egin nahi diote, indarkeria matxista sexu eta genero botere harremanen adierazpiderik larriena baino ez delako, eta horren azpian zapalkuntza eta zigorgabetasun sistema errotua dagoelako. «Herritar, eragile eta instituzio guzien ardura da indarkeria horren oinarrian dauden botere harremanak zalantzan jarri eta aldatzea», exijitzen dute.
Hori dela eta, azaroaren 25aren bueltan, Euskal Herriko mugimendu feministak “Ez bazara konponbidea, arazoa zara” lemapean eginen dituen mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu dute. Eta aldi berean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren karietara eskualdeko herrietan antolatu dituzten hitzaldi eta tailerretan parte hartzera ere gonbidapena luzatu dute, baita urte osoan zehar mugimendu feministarekin eskuz esku egoera hauek iraultzera ere.
Erasoen oldarraldia udan
2003tik Euskal Herrian gizonekoek 123 emakume eta 12 ume hil dituztela gogoratu dute. Baina datuetatik haratago, sexu erasoak eta indarkeria matxista kasuak eguneroko arazoa direla azpimarratu dute agerraldian. Eskualdean uda luzea izan dela oroitaraziz. Eta adibideak emanez: «Lesakan, sanferminetarako protokoloaren prestaketan harrapatu gintuen karrikan gertatutako eraso batek, eta bertze hiru eraso kudeatu behar izan genituen sanferminetan bertan. Berako bestetan, gizonezko batek emakume bati sexu erasoa egin ziola jakin genuen bestak akabatu eta egun gutitara. Narbarten, nekez lortu zen Bertizaranako udalak herriko hautetsi baten dimisioa eskatzea herrian gertaturiko eraso matxista batekin zerikusia zuelako. Elizondon, Baztandarren Biltzarraren bezperan, sexu erasoa egin zion gizonezko batek emakume bati. Elizondoko bestetan hainbat eraso salatu ziren eta Amaiurren, herriak, brigada moreak eta eragileek salaturiko eraso fisiko baten erantzuna hainbat herritarrek zalantzan jarri zuten.
Aldi berean, hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldi eta proposamenak boikotatu dituzte: Saran, erraterako, banderola feministak urratzeaz gain, bestetako egitarau feministaren aurka jo zuten. Amaiurren, pankarta feministak eta eraso matxisten kontrako protokoloaren materiala xehatu zituzten. Beran, herriko bestetarako proposatutako neurri feministak gutxietsi dira eta pankarta feminista bati su eman zioten».
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]
Vicentek 76 urte ditu eta azken mende laurdena Kanaria uharteetan darama, Maspalomas herrian, 50 urteko bizialdian ezkutatu duen izatea haizatzen: homosexuala da. Ezbehar baten eraginez, Donostiara itzularaziko dute, eta zahar etxe batean sartuko. Atzera ere, armairuko ateak... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».
Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.
Euskal Herriko LGTBI komunitateko hamar pertsonak armairutik nola atera ziren kontatzen dute, baita euren orientazio sexualak eta genero identitateak euren bizitzan zer-nolako eragina izan zuten ere.
Ondokoak dira protagonistak: Beñat Olea komikigilea, Aitzole Araneta... [+]
Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]
Bertigo baten ostean, etengabeko txistu bat entzuten hasi zen Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, Gipuzkoa, 1972) bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea. Tinnitus edo akufeno deitzen zaie Irazuk entzuten dituen zaratei. Horrek egunerokoan daukan inpaktuaz... [+]
Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko.
Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.
Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]