Felix Huarte enpresaria bazen NUPeko frankisten zerrendan

  • Espainiako Lan Ministerioak Felix Huarteri Lanaren Merituaren domina kentzeko prozedura ireki berri du. Nafarroako Gobernuak ez du Urrezko Domina kentzeko arrazoirik ikusi, ordea.


2022ko azaroaren 14an - 13:30
Azken eguneraketa: 14:53
Felix Huarte enpresaria.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Espainiako Kongresuan onartu berri den Memoria Demokratikoaren Legearen harira hartu du erabakia Yolanda Diazen ministerioak, baina Nafarroako Gobernuak ez du berak emandako domina kentzeko arrazoirik ikusi. 2016an gobernuak Nafarroako Unibertsitate Publikoari frankista esanguratsuen zerrenda osatzeko enkargua egin zuela azaldu du gobernuak, eta egindako enkarguan ez zela bere izena agertzen.

Orain, ordea, SER irrati kateak jakinarazi duenez, Felix Huarte bazen zerrenda horretan. 500 orrialdeko txostena atera zen Uxue Barkosen gobernuak eskatu eta NUPeko katedradun Emilio Majuelok zuzendutako ikerketatik, eta 29 herritarren izenak aipatzen ziren, besteak beste, Huarte bera eta José Javier Urmeneta, 2014an Barcinaren eskutik domina jaso zutenak.

Ezagutzen ez diren arrazoiengatik, aldiz, zerrenda horretan bakarrik 23 pertsona utzi zituzten, aipatu bi izenak hortik aterata. Horregatik, azaroaren 9an Elma Saiz foru gobernuko eledunak esan zuen, NUPeko zerrendan ez zela Huarte. Bazen, ordea, eta orain norbaitek azaldu beharko luke zergatik atera ziren horretatik seiren izenak.

Txostenean aipatzen da bi alorretan izan zuela Huartek lotura frankismoarekin: batetik, Foru Diputazioko kargu publiko gisa –lehendakariordea izan zen– eta, bestetik, 1936ko hasieran Franko diktadoreari 400.000 euro eman zizkiolako gerraren lehen hilabeteetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
2025eko azaroaren 26
Garbiketa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!