FBIren obsesioa idazle afroamerikarrekin

  • FBIk arreta berezia jarri zuen idazle afroamerikarrengan 1919 eta 1972 urteen artean. F.B. Eyes:How J. Edgar Hoover’s Ghostreaders Framed African American Literature liburuak azaleratu duenez, duela gutxi desklasifikatutako dokumentu batzuetan idazle afroamerikarren lanen jarraipena eta kritika egin ohi zuen AEBetako poliziak, John Edgar Hoover buru zela.


2015eko otsailaren 11n - 15:20
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Claude McKay idazle jamaikarra. (Argazkia: biography.com).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gaiaren inguruan sakonki ikertzen hasi zen William Maxwell akademikoa. Horretarako, 106 idazle afroamerikarren inguruko informazioa desklasifikatzeko eskaera egin zuen. Eskatutako idazle horien inguruko 51 dokumentu zituen bilduta FBIk, hiru orrialdetatik 1.884 orrialdetaraino luzatzen zirenak. Desklasifikatutako dokumentu hauen kopia digitalizatuak sarean daude ikusgai.

Claude McKay idazle jamaikarraren poema guztien bilduma bat prestatzen ari zen William Maxwell akademikoa eta FBIk McKayren inguruan zituen dokumentuak desklasifikatzeko eskatu zuen. Idazle hau oso garrantzitsua izan zen Harlemgo Pizkundean, Zora Neale Hurston eta Langston Hughes idazleekin batera, besteak beste.

Mckayren poemen bildumarako dokumentuak eskuratu zituenean Maxwellek , 193 orrialde aurkitu zituen. Akademikoak azaldu duenez “FBIak tentu handiz irakurri zituen Mckayren lanak eta idazlearen jarraipen oldarkorra egin zuen”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2025eko irailaren 29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!