Eskuin muturraren estrategia berria: “Fatxa” iraina edukiz hustu eta beraiek aldarrikatzea

  • #EresFacha kanpaina zabaldu zuen Espainiako eskuin muturreko NEOS elkarteak urriaren 12an, ondorengoa zioten bitartean: "Zeu ere fatxa zara? Ospatu urriaren 12a konplexurik gabe". Zenbait adituren arabera, ultraeskuinaren estrategia berria da fatxa hitza edukiz hustu, eta irain izatetik harro aldarrikatzeko moduko zerbait bilakatzea. Gazteak erakarri eta beren diskurtso batzuk jendartean normalizatzea da asmoa.


2022ko urriaren 25ean - 08:00
Argazkia: Pepe Torres / EFE.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Hispanitatearen eguna”ren bezperan Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko PPko presidenteak #EresFacha bideoa zabaldu zuen Twitter bidez. “Me too” (“Ni ere bai”, AEBetako feministek darabilten slogana) mezua gehitu zion NEOS elkarte eskuindarraren kanpainari, eta biral egin zen.

Horixe da Espainiako eskuinaren eta eskuin muturraren estrategia berria, orain arte iraintzat hartu direnak euren diskurtsoetan harro plazaratzea, mezu eta bideo bidez. Bideo horretan herritarrak animatu zituzten urriaren 12a “konplexurik gabe ospatzera”.

“Ei, zu, fatxa bat zara, txo”, hasten da gaztelerazko bideoa. “Markatutako bidexkatik ateraz gero, edozer izango zara, baina baita fatxa ere”. Eta ironiaz segitzen du: “Sinesten duzu gizona gizon dela eta emakumea emakume dioen moduko premisa logikoetan? Fatxa!”. Ikus-entzuleari zuzentzen zaio: “Beraz, lasai, ospatu urriaren 12 hau konplexurik gabe, atera zure bandera, entzun zure ereserkia, gogoratu Colon, Elkano, Espainiako heroi guztiak, hunkitu zaitez gure indar armatuekin, (…) izan zaitez libre, total, fatxa zara, eta ni ere bai”. NEOS elkartearen sustatzaileak dira PPko eurodiputatu donostiar Jaime Mayor Oreja, eta EAEko PPko presidente eta legebiltzarkide ohi eta Donostiako zinegotzi ohi María San Gil, besteren artean.

Iraina laudorio bilakatu

Eskuin muturra ez da beren aurkako irain bat laudorio bilakatu duen lehen kolektiboa. Antzeko ibilbidea egin izan dute LGTBI kolektiboek "marika" edo "bollera" hitzekin, batzuk aipatzearren.

Zientzia Politikoetako irakasle Toni Rodonek #EresFacha kanpainaren atzean dagoena aztertu du CTV3eko saio batean:

“Mugimendu ideologikoek edo alderdiek egiten dutena da ideologikoki konnotatutako hitz bat hartu, baina lehenbizi herritarren talde jakinetan ezagutarazi, beste zentzu bat ematen diote, eta eroso sentitzen direnean jendarteratu egiten dute kontrako eran erabiliz. Ikusgarritasuna ematen dien probokazioa da”.

Erreportaje berean mintzo da eskuin muturra ikertzen duen Ana López adituak. “Ayusok edo Voxen eskuin muturrak bilatzen duena da duela bost edo hamar urte iraina zena –autoritarismoari lotua, demokraziaren aurkakoa edo frankismoari lotua– ezaugarri bilakatzea”, dio. Fatxa izatearen esanahia aldatu dela dio: “XXI. mendean fatxa izateak edo faxista 3.0 izateak esan nahi du politikoki zuzena ez izatea, normei aurre egitea, eta autoritateari erronka botatzea, batik bat gobernua aurrerakoia denean”.

Adituen esanetan, eskuinak ulertu du pertsona gehiagorengana iristeko bide berriak bilatu behar dituela. Rodonen hitzetan, eskuin populistak konbentzitu nahi du “protesta” egin nahi duen pertsona oro, aurka doazen guztiak, eta gazteen botoa lortzeko ahalegina egiten ari dira. “Pertsona askorentzat alderdi erradikalei bozka ematea da aurka joatea. Hor dago eskuin muturraren hazkunderako arrakastaren gakoa”.

Nola egin aurre eskuinari?

López eta Rodon adituen esanetan, eskuin muturrari aurre egiteko modurik eraginkorrena da euren gezurrak gezurtatzea, eta nabarmen uztea. Hedabideen erantzukizuna ere azpimarratu dute, esanez ez dituztela euren albiste faltsuak zabaldu eta hauspotu behar.

Rodonek harago jo du: “Etorkizunera begira, soluzio gorena da haien hazkundea ahalbidetzen duten egiturazko arazoak konpontzea. Identifikatu behar da zein arazo dauden jendartean, eta pixkanaka konpondu; hori egiten den bitartean itxaron beharko da alderdiek fama galdu dezaten”.

Kataluniako hedabide publikoan argi dago eskuin muturraren aurpegi zuriketa honen aurkako ildo kontzientea hartua dutela. Horren adibide da goian aipatu dugun erreportajea, baina baita urriaren 13an Polonia umorezko telebista saioak eginiko sketch hau, #EresFacha lelopean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskuin muturra
2025-07-30 | Ahotsa.info
Eskuin muturreko talde sektario batek ‘Nabarro’ren omenaldia oztopatu du Abarzuzan

Eskuin muturreko sekta erlijioso bateko kideek, Deierrin bizi direnek, 1986an erbesteratuen aldeko ekintza batean Hernanin hil zen Fernando Ros Abartzuzako gaztearen omenezko ekitaldiko bidea oztopatu zuten igandean.


2025-07-22 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Japoniar nazionalismoa hasi da berragertzen mozorrorik gabe

Japoniako goi-ganberaren erdia berritzeko uztailaren 20an egindako hauteskundeek berretsi eta ondu egin dituzte aurreikuspenak: Alderdi Liberal Demokratikoak eta haren ia betiereko aliatua den Komeito konfesional eskuindarrak galdu egin dute Aholkularien Batzar horretan zuten... [+]


Migrazio politikak gogortzeko eskuin muturrarekin bat egin du Portugalgo Gobernuak

Portugalgo Gobernua osatzen duten Alderdi Sozialdemokratak eta CDS-Alderdi Popularrak Chega eskuin muturreko alderdiarekin bat egin dute Atzerritarren Legea erreformatzeko. Delitu larriak egiten dituzten migratzaile nazionalizatuei pasaportea kenduko diete, herritartasuna... [+]


2025-07-17 | Gedar
Faxisten protestak porrot egin du Torre Pachecon: Polizia eta prentsa gehiago, manifestariak baino

Lintxamenduen ostean immigrazioaren aurka izan den lehen mobilizazio-saiakerak ez du jarraitzaile gehiegi erakarri, baina izu arrazistak hartu du herria.


Delinkuentzia eta segurtasun eza, migratzaileak jipoitzeko aitzakia faltsuak

Jazarpen arrazistak eztanda egin du Espainiako Torre Pacheco herrian, Euskal Herrian ere ezagun zaizkigun diskurtsoak hauspotuta: immigrazioa lotzea delinkuentziaren, sexu-erasoen eta segurtasun faltaren gorakadari. Baina datuek frogatzen dute gezurra direla gorroto diskurtso... [+]


2025-07-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Torre-Pacheco

Twerk klasean gertatu zen, Bilbon. Merkataritza-gune batean dago dantza eskola, eta gortinek ez dituzte kristalak erabat tapatzen. Emakumezko lau ikasleok eta irakasleak luzaketak egiten geundela, gure short labur eta top-ak jantzita, bi mutiko hasi zitzaizkigun kristalaren... [+]


Etorkinen aurkako “ehiza-gau” antolatuak egin dituzte Espainiako herri batean, inpunitate osoz

Hainbat gauez jarraian, gorrotoa eta arrazakeria hedatu eta "etorkinen aurkako ehiza" egin dute Murtziako herri batean, "Espainia garbitzeko". Kolektibo antiarrazistek ultraeskuinaren inpunitatea salatu dute.


Baionako fiskaltzak ikerketa abiatu du Ane Lindanek EHZn egindako emanaldiaren harira

Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak Bilboko artista salatu du arrazoi beragatik, “eskarnio delitua” egin duela argudiatuta. EHZk barkamena eskatu die artistaren emanaldiak mindu dituenei, baina egoera gorrotoa sustatzeko baliatu dutenengandik “urrun”... [+]


Hernaniko Txosna Batzordea: “Faxismoari eta arrazakeriari bidea itxiko diegu”

Hernaniko San Joan jaietan magrebtarren kontrako eraso gehiagoren berri eman dute Hernaniko Txosna Batzordeak eta Amher SOS Arrazakeriak. Salatu dute herrian asteak daramatzatela "jarrera, gezur eta ekintza antolatu arrazistak" bizitzen, eta ohartarazi dute: "Hau... [+]


Ehunka herritar elkarretaratu dira Hernanin San Joan gaueko eraso arrazisten kontra

Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]


Eskuin muturreko talde batek Donostiako ‘Jesusen Bihotza’-ren aldeko ekimena egin du

Donostiarra, defenda ezazu zurea leloarekin pankarta bat jarri dute, Jesusen Bihotza duen Espainiako bandera batekin batera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


Desokupacyl enpresa Donostian dagoela ohartarazi dute

Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Eguneraketa berriak daude