FARCetik FARCera

  • Gerrilla mugimendua izatetik alderdi politikoa izatera jauzia egin du FARCek, siglak mantenduta. Izena eta logoa adostu dituzte: Guztion Indar Alternatibo Iraultzailea.


2017ko irailaren 1ean - 10:25
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileek izena aldatuta izana mantendu nahi dute. Armarik gabe “Kolonbiarentzat justizia sozialean oinarritutako bakea” lortzea dute helburu oraindik. Bake akordioak muturreraino eramateko konpromisoak berretsi dituzte irailaren 1ean bukatuko den kongresu eratzailean.

Momentu historikotzat jo dute unea, “demokrazia zabalena eta justizia soziala lortzeko garaia da”. Helburu nagusia konbergentzia handi bat sortzea dela adierazi dute, “kolonbiarrentzat ongi bizitzean oinarritutako bake bat lortzeko pertsona guztiak, mugimendu eta alderdi politiko aurrerakoiek izango dute lekua”.

Bake iraunkorra lortze bidean, Kolonbiako Gobernuaren eta FARCen artean sinatutako akordioari errespetua adierazi dute, lehentasun gisa paramilitarismoaren amaiera eskatu dute eta biktimentzat egia, erreparazio integrala eta ez errepikatzeko bermeak izatea. Trantsizio eta adiskidetze gobernu baten alde egingo dute.

Justizia sozialik gabe bakerik ez dela egongo ziurtatu dute eta “egitura ekonomiko injustuak” aldatzeko erreforma sorta zehatza aurkeztuko dute.

52 urteko borroka armatua amaitutzat, FARCek 2018ko hauteskunde presidentzialetan parte hartzeko asmoa du, herrialdeko mugimendu politikoekin aliantzetan sakonduz.

Euskal Herritik Sortuko Urko Aiartza eta Rufi Etxeberriak eta Ezker Anitzako Iñigo Martinezek kongresuan parte hartu dute alderdi berriari euren elkartasuna adierazteko.

 


Irakurri gehiago: FARC Nazioartea Amerika Kolonbia
FARC kanalean gehiago
2022ko maiatzaren 24
Alberto Pinzón eta Alexander Ugalde
"Tamalez, askotan errazagoa da gerra egitea"

2020eko martxoaren 10
Jesus Santrich, FARC-EP-Bigarren Marquetaliako zuzendaritzako kidea
"Borrokan hilko naiz, eta ez gerra zikinak balaz josita"

2019ko uztailaren 24
Lina Arregoces. Kolonbiako FARC alderdiko bozeramailea Venezuelan
"Habanako akordioak aldarrikatu behar dira, ez bakea"

2019ko urtarrilaren 9
Rodrigo Londoño Etxeberri 'Timochenko'
"Bagenekien armak utzi ostean ere borrokan jarraitu beharko genuela"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...