Nafarroa Oinezeko sexu erasoagatik adin txikiko bat inputatu dute


2015eko urriaren 20an - 13:05
Sexu erasoa urriaren 18an egindako Nafarroa Oinezen gertatu da. Argazkia: www.noticiasdenavarra.com.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Neska, Elizondon, Nafarroa Oinezeko osasun gunean artatu zuten eta salaketa foruzaingoaren esku utzi zuten. Euskadi Irratian egindako adierazpenetan baieztatu du familiak sexu erasoa jasan zuela neskak.

Josu Reparaz Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendariak eman ditu familiak baino lehenago hainbat argibide Euskadi Irratian bertan. Urriaren 18an, Elizondon, Nafarroa Oinezeko osasun guneetako batean adin txikiko neska bat artatu zuten. Sexu erasoen aurkako protokoloa abian jarri eta salaketa jarri zuten. Foruzaingoak handik aurrerakoak egin ditu.

Reparazek esan du gogor eta indar guztiz gaitzesten dutela ustezko ekintza: “Guk bultzatzen dugun gizarte ereduaren eta ikasleei ematen diegun hezkuntza ereduaren guztiz kontrakoa da gertatutakoa. Neskari eta familiari gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi dizkiegu”. Bestalde, Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendariak foruzaingoaren erantzun azkarra eta profesionala azpimarratu du eta haiei eskerrak eman dizkie.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude