28 urte profesional aritu eta gero, larunbatean hartuko du erretiroa Koteto Ezkurra erremontista doneztebearrak, 44 urterekin. Hernaniko Galarreta pilotalekuan egingo diote agurreko festa, 15:30ean hasita.
Bigarren partidan jokatuko du Ezkurrak, Etxeberria III.a bikote duela, Ion Etxeberria eta Zeberioren aurka, berarekin eta beraren aurka maiz jokatutakoak.
Ezkurrak 16 urterekin egin zuen debuta; 1994an irabazi zuen lehenbiziko txapela binanakoan, eta 1995ean buruz-burukoan. Erremontearen erreferente nagusia, 16 txapela irabazi ditu orotara, 11 banaka eta 5 binaka.
"Adinari ez diot kasu handirik egiten, sentsazioei baizik"
Hala zioen Ezkurrak, 2013an Mikel Garcia ARGIAko kazetariak egindako elkarrizketan: Adinari ez diot kasu handirik egiten, sentsazioei baizik. Mediku eta masajistek jarraipena egiten didate, ongi prestatzen naiz eta nire gorputza oso ongi ezagutzen dut. Ezaugarri batzuk besteekin ordezkatzen dituzu gainera: lehen fisiko aldetik aunitz jokatzen nuen eta urteetako esperientzia baliatu dezaket orain. Argi daukat nire burua frontoian barregarri ikusten dudan egunean joan egingo naizela, baina hiru urte barru ongi baldin banago, segi egingo dut".
Bestalde, apustuez mintzo, pilotariek publikoaren presioa sentitzen duten galdetuta, halaxe erantzun zuen: "Bai, batez ere garai batean, hainbeste jenderekin eta hainbeste diru tarteko zenean. Tentsio handiko egoerak sortzen ziren, beldurgarriak, baina esandakoa, norberaren izaerak egiten dio bati tentsioaren aurrean pausoa atzera edo aurrera ematea. Momentu oso politak bizi izan ditut frontoian, baina baita oso tentsuak ere, eta horiei aurre egiteko burua behar da. Famari ere ezin diozu utzi burura igotzen, ezin zara txoratu, urteekin ikasten da hori".
Eskuak erremonteak baino arrakasta handiagoa duela-eta, hala zioen doneztebearrak: "Aita eskuzko pilotaria nuen eta berak animatuta hasi nintzen erremontean, eskua hondoratuta zegoelako eta erremontea aldiz oso ongi. Urte batzuk oso onak bizi izan ditugu, baina eskuak telebistarako urratsa eman zuen eta horrek eman zion indarra. Telebistan asko galtzen du erremonteak, soinua batez ere, eta eskuz kontrakoa: irabazi egiten du, frontoian baino ikusgarriagoa da. Erremontea gainera zailagoa da zabaltzeko, eskuz aritzeko pilota eta pareta baino ez dituzulako behar, eta erremontean saskia eta abar behar dituzu".
>>> Irakurri elkarrizketa osoa (2013-12-15)
"Presio unetan hazi egiten naiz"
2003koa da aipu hau, Estitxu eta Ixiar Eizagirrek ARGIAn egin zioten elkarrizketatik hartua. Bere armarik onenak zein diren galdetu zioten kazetariek. "Nik uste nahiko osoa naizela", erantzun zien Ezkurrak. "Pilotari oso bizkorra naiz, teknika menperatzen dut, eta fisikoki ere sasoi onean nago. Baina nire gaitasun handiena burua da: oso hotza naiz, oso kalkulatzailea, eta konpromiso handien aurrean hazi egiten naiz. Eta presio hori jasateko gaitasuna izan behar da. Nik izaera hori dut. Oso seguru nago neure buruarekin, eta hori asko sumatzen da".
Irungo Landetxa auzoko pala txapelketa mistoan, hogei bikotetik bakarra da emakumeek osatua, 40 lagunetik bi baino ez dira emakumeak: Idoia Karrera eta Loiola Zuazu. Lehiaz, txapelketa misto eta ez mistoen arteko aldeez eta joko-mailaz mintzatu gara haiekin. "Emakumeok... [+]
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]
Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko kimika industrialeko ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota... [+]
Euskal selekzioaren ofizialtasuna lortzera bidean urratsa eman du Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak, Euskadiko Federazioa eskubide osoko kide izatea onartuta. “Lorpen historikoa da”, zioen Euskadikoak pasa den abenduaren 28an, baina zuhurtziaz mintzo zen,... [+]
Lapurdiko Makean egin du Euskal Selekzioa Orain elkarteak lehenengo biltzar nagusia. Iazko udan Frantziako selekzioarekin jokatzeari uko egin ziotela iragarri zuten Ipar Euskal Herriko hamabost pilotarik osatzen dute gaur gaurkoz ekimena, zeinak helburu duen, besteak beste,... [+]
Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]
Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]
Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]
Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa... [+]
Euskadiko Euskal Pilota Federazioa eskubide osoko kide izatea onartu du Nazioarteko Pilota Federazioak, larunbatean Iruñean egindako batzarrean. Ofizialtasuna lortzeko bidean urrats handia da, "lorpen historikoa", Euskadiko Federazioak adierazi duenez, baina... [+]
Iruñeko Labrit pilotalekuan ari da jokatzen 22 urtez azpiko XI. Munduko Euskal Pilota Txapelketa. Abuztuaren 31ra bitartean zazpi herrialdetako 200 pilotari baino gehiagok hartuko dute parte. Euskal selekzioak lehiatzerik ez duela-eta, haren ofizialtasuna eskatu dute... [+]
Euskal Herriko pilota selekzioa aldarrikatu du dozenaka pilotarik Hendaian egindako ekitaldi batean. Erabakia larunbatean, Hendaiako Beltzenia pilotalekuan egindako ekitaldi batean ezagutzera eman zuten.
Pilotari famatua izan zen, munduko txapelduna, baina tartean behin baizik ez zuen Euskal Herrian jokatu, Mexikon jaio, hazi eta hantxe bizi baitzen, gurasoak haraxe joanda 1936ko gerratik ihesi. Abertzalea, Mexikoko euskal etxeko presidentea, Jaurlaritzaren aholkularia,... [+]