Ezta eskatuta ere


2022ko martxoaren 30an - 09:17

Zaborraren gaian murriztea, birziklatzea eta berrerabiltzea aipatzen dute.

Zabortegietatik gertu dauden egoiliarrek pairatzen dituzten usainak eta osasungarritasunik eza ziren arazo nagusi bat, eta beste herrialde batzuetan aplikatutako irtenbideetan inbertituz konpondu zen.

Duela hamarkada batzuk eta biribilgunerik ezean, Galarreta bezalako dentsitate handiko bidegurutzeetako auto-ilaren eta segurtasun ezaren arazoa ere konpondu zen beste herrialdeetako eredua hartuz, Iparraldekoa kasu.

"Autobide ondoan bizi garenok beste arazo handi bat dugu, zarata eta osasungarritasun eza. Gipuzkoako Foru Aldundiak konpondu gabe duen gaia"

Autobide ondoan bizi garenok beste arazo handi bat dugu, zarata eta osasungarritasun eza. Gipuzkoako Foru Aldundiak konpondu gabe duen gaia da. Izan ere, proiektuek erakusten duten arren zarata-hesiak jarrita daudela eta araudia betetzen dutela, eraginkortasuna oso ezberdina da horietan egindako inbertsio ekonomikoaren arabera.

Zarata hesietatik barrura, Hegoaldeko “zarata-zabortegia”-k Iparraldekoak bezain osasungaitzak eta kutsakorrak dira; baina alde handia zarata hesietatik kanporantz dago. Irtenbidea eurotan eta gizalegezko sentiberatasunean neurtzen da. Edo beste aldekoak gauza bera lortzeko xahutzaileak al dira?

Irtenbidea bi parametroen araberakoa da. Bata ekonomiko/filosofikoa, gastu edo inbertsio bezala ikustea alegia. Bigarrena, aldundiko eta Hernaniko (Landarekin parekatuz, Urumea autobiak egunero sortzen du zarata uholdea, tuneletatik Urnietako biribilguneraino) udaletxeko agintarien sentsibilitate zibikoa. Beharrezko aldaketa emateko zenbat denbora gehiago itxoin behar dugu?... Edo Iparraldeko politikariek alferrik botatzen dute dirua, Hegoaldekoen gauza bera lortzeko?

Erregaien prezioen igoeragatik BEZaren bilketa handia; trafiko isun berriengatik ere, eta zarata horren ondorioak jasaten ditugunon bizi- kalitatearen konponketaz zer?

Gipuzkoako autobideen obrak bukatu eta bertan sortzen den zaratari arreta gehiago emateko garaia da orain, Iparraldean, landa eremuak izanik... hamarkada batzuk aurreratu baitituzte... hemen, aldiz, ezta eskatuta ere.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude