Ezkabako ihesaldian hildako bost lagunen hezurrak aurkitu dituzte

  • Berriozarko orube batetik ari da ateratzen gorpuak Aranzadi.


2015eko apirilaren 10ean - 10:17
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

1938ko maiatzaren 22an Ezkaba mendiko San Cristobal gotorlekutik ihes egin eta hildako 200 presoetatik batzuk aurkitu dituzte Berriozarren, Esparteta izeneko herri lurretan. Zehazki bost lagunen hezurrak ari da ateratzen Aranzadi Zientzia Elkartea. Ihesaldiaren ondoren atxilotuak izan ziren eta Berriozarko eskolara eraman zituzten, handik atera eta fusilatuak izan ziren azkenean.

Oraindik bizirik dauden hainbat lekukoren testigantzen bidez lortu dute lurperatu zituzten toki zehatzaren berri jakitea. Raul Maiza Berriozarko alkate-ordearen esanetan “emozionatea” ari da izaten indusketa eta herritar ugari hurbil du dira ikustera; horietako askok “betidanik” zekiten bertan fusilatuen gorpuzkinak zeudela.

Indusketek gaur jarraituko dute eta horren ondoren DNA frogak egingo dituzte, fusilatuen nortasunaren inguruan dituzten susmoak argitzeko.


Fusilatuen bila kanalean gehiago
2020eko abuztuaren 31
Ezkabako ihesaldia
Paula eta Paulina

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...