Ezkabako gotorlekua memoria gune bihurtzeko lan taldea eratu dute

  • ‘Hormigoizko mugak’ egitasmoko Erratzuko bunker bat bisitatu dute Ana Ollo kontseilariak eta Fernando Martinez Espainiako Memoria Demokratiko idazkari nagusiak

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko martxoaren 1ean - 07:15
(Euskalerria Irratia)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ezkabako gotorlekua memoria gune izendatzeko lan taldea eratu zuten atzo, Memoria Demokratikoaren Legeak agindutakoari jarraituz. Legeak zehazten du urte beteko epean –legea urriaren 23an onartu zenetik zenbatzen hasita– Espainiako Gobernuak lankidetza hitzarmena adostu behar duela Nafarroako Gobernuarekin eta tokiko entitateekin, zehazteko beharrezko finantzazioa eta jarduerak gotorlekuan memoria demokratikoa berreskuratzeko eta zabaltzeko, betiere foru legeek zehazturikoarekin bat eginez.

Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollo da atzo osaturiko lan taldearen presidentea, Espainiako Gobernuko Memoria Demokratikoko idazkari nagusi Fernando Martinez. Gogoratzekoa da 2023ko aurrekontuen negoziazioetan lortu zuela EH Bilduren Espainiako Diputatuen Kongresuko Taldeak Ezkabako Gotorlekua memoria gune izendatzea Espainiako Memoria Demokratikoaren Legeak.

Ollok eta Fernandezek Hormigoizko mugak egitasmoko Erratzuko bunker bat bisitatu zuten atzo Ana Ollo kontseilariak eta Fernando Martinez Espainiako Memoria Demokratiko idazkari nagusiak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
2025eko azaroaren 26
Garbiketa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!