Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere, Aste Santua ospatzen dela hainbat lekutan kontutan izanik, badut zer esana.
Udaberriarekin batera gehiago mugitzen gara mendialdera edo harreman estuagoa dugu naturarekin. Edozein zuhaitzetan ikus edo sentitu dezakegu orekaren zentzua. Askotan, nahiz eta lurretik oker jaiki, gerora zuzen eta orekatsu ikusten ditugu, bere bertikaltasunari eutsiz eta, nola ez, bere simetriari. Sekula ere ez da perfektua izango, baina bai orekatsua. Meaga gainetik Aizarnazabalera bitarteko errepidearen azpi-aldeko zuhaitzei buruz ezin esan gauza bera. Errepide-zaintzaileek, errepidean adar hautsien arazoak ekiditearren, errepide aldera zituzten adar guztiak moztu zizkieten eta orain desorekatuta daude, enborrak behe aldera guztiz okertuak dituztela. “Hegoak ebaki banizkio…” abestu bai, baina ulertu?
XXI. mendean, berrikuntzaren ordez, ez ote dituzte zaharkitutako erlijio baten eraikuntzak kaleetan erakusgarri jartzen [Aste Santuko prozesioekin]? Erakusketa horrek ez ote dio gaurko gizakiari desoreka eta ezegonkortasuna sortzen?
Badirudi oreka eta simetriaren zentzu hori gizakiok ere badugula, izan ere, hala baikara fisikoki, behintzat: –psikologikoki ez naiz ausartzen gauza bera esatera– orekatuak eta simetrikoak. Horrela hazi eta hezi gara, beti ere zuzen ibiltzen, orekarik ez galtzen eta gure zentzumenak horretara bideratzen. Arte munduko arlo guztietan ere oreka oso garrantzitsua da: eskulturan, pinturan, musikan, literaturan, zineman… Arte-espresio bakoitzak bere elementuak ditu, kontutan hartu beharrekoak, baina askotan errepikatu ere egiten dira, adibidez: armonia kontzeptua musikan, eskulturan, pinturan, arkitekturan… ia denetan erabiltzen den kontzeptua da.
Aurreko paragrafoan arkitektura aipatu dut. Arte jarduera guztietan nahita sortutako desoreka zentzuak aurkitzen baditugu ere, zerbait berezia adierazi nahian, arkitekturan ikusgarriak egiten zaizkit azken hamarkada hauetan diseinatutako eraikin batzuk. Eraikuntza gehienak 1990ko hamarkadan hasi ziren egiten, Madrilgo KIO dorre okerrak 1989an eraikitzen hasi baziren ere.
Konputagailuen ahalmenak bultzatu zituen arkitektoak era honetako eraikinak egitera, bestela, era “analogikoan” ia ezinezkoa izango zen dorre hauek, Guggenheim edo Donostiako kuboak eraikitzea. Munduan barrena badira gisa horretako beste zenbait eraikuntza: bulegoak, etxebizitzak, saltokiak, museoak, eta abar. Hona, arkitekto bakar batzuk: Frank O. Gehry (Bilboko Guggenheim sortu zuena, beste obra xelebre batzuen artean); Enrique Norten, Luis Barragan, Ricardo Legorreta eta beste batzuk (goi mailako arkitektura berria egiten duten mexikarrak); Szotynski Zaleski, poloniarra, “Etxe okerra” bere obra ezagunenarekin; Rafael Moneo Donostiako Kursaaleko kuboekin; eta beste asko aipatu daitezkeenak, baina hau ez da lekua. Konputagailuen erabileraren adibide bat: Bilboko Guggenheim diseinatzeko Nasak espazio-ontziak egiteko erabiltzen zuten CATIA izeneko softwarea erabili zuten, aurrez arkitekturan sekula erabili gabea.
Konputagailuek –orain Adimen Artifizialak (AA)– eman diote gizakiari eraikuntza okerrak eta desorekatuak egiteko aukera. Arkitekto batzuen abilezia kontuan izanik ere, askoren harrokeriek eta ezinezkoa posible dela demostratu nahiek, ezegonkortasuna sortzen duten eraikuntzak azaleratu dizkigute. Neuri behintzat, lehenengo, harridura izugarria sortzen didate eta ondoren ulertu ezina eta egonezina; zerbait ongi ez dagoen sentsazioa sortzen zait –paretako koadroa oker zintzilikatua dagoenean sortzen zaidan bezalakoxea–. Garbi dago atentzioa erakartzeko eginak daudela eta hiri bateko eraikin deigarriak bihurtu direla. Ikuskizuna landatuta dago eta turistak ez dira faltako.
Antzeko zerbait gertatzen al da penintsula osoko ia hiri guztietan ospatzen diren Aste Santuko prozesioekin? XXI. mendean, berrikuntzaren ordez, ez ote dituzte zaharkitutako erlijio baten eraikuntzak kaleetan erakusgarri jartzen? Erakusketa horrek ez ote dio gaurko gizakiari desoreka eta ezegonkortasuna sortzen? Beharbada, hori da lortu nahi dutena, kaleetatik horrelako manifestapenak eginaz, gizon emakumeen barrenak ukitzea; edo, besterik gabe, turistak erakartzea.
Erlijioetan, hobeto esanda, espiritualtasunean ere, jadanik barneko konputagailuak piztu dira mundu guztian, eta pertsona askorengan martxan daude mundu-ikuskera berri batekin. Kaleko erlijio-erakusketa horiek desoreka besterik ez dute sortzen. Ezegonkortasuna.
Iñaki Lasa Nuin
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]
Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]