#EzWeCant kanpaina Aiaraldean, udal-hauteskundeetan hizkuntza eskubideen urraketak salatu eta alderdiei konpromiso errealak eskatzeko

  • #EzWeCant traola baliatuko dute kanpainari zabalkundea emateko. Alderdi politikoekin harremanetan jarri da Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua, konpromiso zehatzak hartzeko gonbita luzatzeko. Horrez gain, sinadura bilketa abiatu dute Change.org plataforman.


2019ko martxoaren 25an - 08:49
Martxoaren 22an aurkeztu zuten kanpaina. Argazkia: aiaraldea.eus.

Gaur arratsaldean aurkeztu du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak maiatzeko hauteskundeen harira prestatutako kanpaina. “Euskara udal-hauteskunde kanpainan” sartu eta  “Aiaraldeko instituzioetan hizkuntza-eskubideak errespetatzeko aldarrikapena agenda politikoan kokatzea” izango dira egitasmoaren helburuak.

“Esparru instituzionalean, beste arlo askotan bezala, euskaraz osoki bizitzeko ezintasun nabari bat dugu euskaldunok: bigarren mailako herritarrak gara askotan instituzioen aurrean, eta okerrena dena, indarrean dauden legeek, dekretuek eta adostasunezko irizpideek aitortzen dizkiguten eskubideak urtez urte urratuak direla ikusten dugu”, azaldu dute prentsaurrekoan, “larriena baina, egoera hori normaltzat hartzen dela da, eta ez direla beharrezko neurriak hartzen eskubide urraketa horiek amaitzeko”.

Alderdi politikoekin jarri da kontseilua harremanetan, hiru eskaera nagusi plazaratzeko: Hautagaiak euskaradunak izatea edo legealdian euskara ikasteko konpromisoa hartzea, hauteskunde-kanpaina euskaraz ere garatzea eta programa politikoetan 11 neurri zehatz hartzea euskararen normalizaziora begira.

Sinadura bilketa

Horrez gain, sinadura bilketa abiatu dute, hizkuntza eskubideen urraketa salatu eta alderdiak arestian aipatutako konpromisoak hartzera bultzatzeko. #EzWeCant traola baliatuko dute kanpainari zabalkundea emateko.

Albiste hau aiaraldea.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Sugoi Etxarri Zabaleta, EHE-ko kidea
“Euskararen borroka gaztetzen ari da, oso azkar”

Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28ra egingo du lehen aldiz Harrotze Astea. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Sugoi Etxarri EHEko kidea elkarrizketatu dugu. Haren ustez,... [+]


Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


Iruñeko EHEren talde berria aurkezteko jaia egingo dute larunbatean

Taldea ezagutarazteko eta proiektua finantzatzeko antolatu dute egun osorako egitaraua.


Eguneraketa berriak daude