LAB

"Ez sinatu, ez entregatu zure historia klinikoa Mutualiari”

  • Osakidetzak eta Mutualiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten maiatzaren 5ean, bi erakundeetako medikuek espediente eta historia klinikoetara zuzenean sartzeko aukera izan dezaten, bi zerbitzuetatik arreta jasotzen duten herritarren kasuan. LAB sindikatuak salatu duenez, "dirudienez, ez da soilik informazioa eskuratzea izango, baizik eta bi erakundeetatik informazio berria sartu ahal izatea artatutako pertsonen espedienteetan eta historia klinikoetan". LAB sindikatuak horrek ekar ditzakeen arriskuez ohartarazi du eta herritarrei dei egin die ez dezaten horretarako baimena sinatu.


2022ko ekainaren 10ean - 08:32
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Maiatzaren 3an sinatu zuten Osakidetzat eta Mutualiak, biek artatzen dituzten herritarren historia kliniko eta espedienteetara sarbidea izateko hitzarmena (hemen Jaurlaritzak eman zuen berria). Hitzarmen honen bidez, eta tresna eta aplikazio informatikoak erabiliz, mutualitateetako osasun-langileek beren pazienteen historia klinikoak ezagutzeko aukera izango dute, haien aurrekariak, jasotzen ari diren tratamenduak, analisiak, proba diagnostikoak eta abar. Baina LABek salatu duenez, "dirudienez, ez da soilik informazioa eskuratzea izango, baizik eta bi erakundeetatik informazio berria sartu ahal izatea artatutako pertsonen espedienteetan eta historia klinikoetan. Teorian, pazienteen berariazko baimenarekin".

Mutualiak Osakidetzako espedienteetan eskua sartzearen arriskuak

LABek honela salatu du: "Hobekuntza gisa saltzen zaigu hori, oso larria eta arriskutsua iruditzen zaigu osasun-sistematik kanpoko profesionalek osasun-sistemara sartzea. Horrek urratu egiten du Osakidetzaren osasun-sistema publikoaren erabiltzaile gisa datu medikoak isilpean gordetzeko eskubidea, eta kalte larria egin diezaioke osasun-sistema publikoko paziente-mediku harremanari, gerta baitaiteke haien historia medikoan jasota geratzea nahi ez izatea lan-munduan sortzen dituzten arreta edo kalteak".

Osakidetzak eta Mutualiak hitzarmena sinatu zutenekoa. Argazkia: @OsakidetzaEJGV

Horregatik, LAB sindikatuak langile klaseari dei egin dio ez diezaion Mutualiari bere mediku txostenetan sartzeko baimenik eman, "ez espreski, ezta idatziz ere, langileen txostenetara modu zuzenean sartu ahal izateko Gizarte Segurantzak mutualitateari legez esleitutako edozein lankidetza arlotan; hala nola, lan istripuen eta lanbide gaixotasunen kontingentzietan, kontingentzia arruntak eragindako aldi baterako ezintasunean, haurdunaldiko eta edoskitze naturaleko arriskuetan, minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeen zaintzan… Era berean, dei egin diegu langileei ez diezaiotela Mutualiari Osakidetzako historia klinikoan sartzeko aurrez baimenik eman. Ez sinatu. Ez entregatu zure historia klinikoa mutualiari”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pribatutasunaren babesa
Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | Sustatu
WeTransfer: erabilpen baldintza berri ez oso fidatzekoak

Hautsak harrotu ditu azken orduetan Interneten WeTransfer zerbitzu oso praktiko eta erabiliak iragarri dituen erabilpen baldintza berriek, abuztuan jarriko direnak indarrean. WeTransfer da oso fitxategi (edo fitxategi multzo) handiak bidaltzeko modu bat. Ez dira kabitzen e-posta... [+]


Analisia
Europar Batasunak zifratua hautsi nahi du segurtasunaren aitzakiarekin

Europako Batzordeak, Batasunaren barne-segurtasuna indartzeko promesarekin, aspaldi lantzen ari den bide-orri bat aurkeztu du segurtasun-indarrek herritarron datuetarako sarbide eraginkor eta zilegia izan dezaten. Krimen antolatua, terrorismoa, haurren abusua eta antzeko... [+]


2025-07-02 | Sustatu
Herri administrazio europarrak software librerantz (eta AEBen dependentziari muzin)

Hiru adibide azken asteetakoak Europako herri-administrazioak ari direla software librerantz mugitzen. Eta ez bakarrik sendotasun teknikoagatik eta aurrezpen ekonomikoengatik, baita ikusi dutelako AEBetako sistemekin morrontza izatea arazoa izan daitekeela etorkizun hurbilean... [+]


Teknologia
Sabotaje algoritmikoa

Informazio sareetan murgilduta, aktibismo digitalaren inguruan zenbait informaziora heldu naiz. Aktibista digitaletan pentsatzen dudanean, antolaketa moduetan ere pentsatzen dut, denok ez diegu-eta arazoei berdin heltzen. Batzuek aktibismo digitalari komunikazioatik heltzen... [+]


2025-05-27 | Sustatu
Wikikasi, ikas-egoerak landu ikastetxean Wikipediarekin lanean

Ikas-egoera, Wikipediaren arabera, hezkuntzari lotutako ingurune batean egiten den baliabide eta jarduera didaktiko antolatuen bidez egiten den ekimen pedagogikoa da. Eta hain zuzen ere, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak (EWKE), euskarazko Wikipediaren sustatzaileak,... [+]


2025-05-12 | Sustatu
Proiektu deialdia (Euskarabildua): teknologia burujabetza ardatz duten ekimenak

"Teknologia burujabea Euskal Herrian? Zure proiektua ezagutu nahi dugu!": horrela egin du deia Euskarabildua jardunaldiaren antolakuntzak hurrengo ediziorako proposamen eskea eginez. "Azaroan Euskarabildua jardunaldiaren 14. edizioa ospatuko da eta Euskal... [+]


Pertsonon datu-pribatutasuna ezbaian, delinkuentziaren aitzakian

Kondenatutako atzerritarren nazionalitateari buruzko datuak argitaratuko dituela adierazi du Erresuma Batuko Barne ministroak. Bide beretik, pasa den astean ezagutarazi zen Aste Nagusian atxilotutako 79 pertsonaren argazkiak filtratu zituela Ertzaintzak.


2025-03-19 | Sustatu
EAJ, EH Bildu eta PSE-EE hezkuntzan software libreko plataforma bultzatzearen alde

EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk ekimen bat adostu dute Eusko Legebiltzarrean Hezkuntza Sailari eskatzeko Iradi software libreko hezkuntza plataforma hedatzen jarraitzeko. Zenbait ikastetxetan ezarri da Iradi orain arte. Baliabide partekatuak, komunikazio zerbitzuak (e-posta eta... [+]


“Herri Mugimendua saretu eta eraginkortzeko tresnak eskaini nahi ditu BAMek”

Euskal Herriko bi muturretatik datoz Itziar (Bilbo, 1982) eta Ekaitz (Erriberri, 2002), sortzen ari den Burujabetzaren Aldeko Mugimenduaren berri ematera. Euskal Herrian diren burujabetza prozesu ugariak arloz arlo bultzatu eta indartu nahi ditu BAMek. Lan horretan hasteko,... [+]


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Goazen lagunok’: sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


2025-01-15 | Sustatu
Urtarrilak 20: Twitterretik (eta sare toxikoetatik) alde egiteko eguna

Nazioartean ekimen batek baino gehiagok seinalatu du datorren astelehena, 2025eko urtarrilaren 20a, Twitterretik alde egiteko egun gisa. Donald Trumpek ofizialki AEBetako presidentzia hartzeko eguna izango da, eta haren eskutik X/Twitterreko jabea, Elon Musk, Etxe Zurira... [+]


Teknologia
2025ak dakarrena?

2025erako teknologia aurreikuspenen azterketa arina egin dut. Urtero bezala, medioetan 2025ean teknologiak ekarriko duenaz hitz egiterakoan diskurtsoa oso antzekoa da. Teknologiaz idazten dugun askok badugu etorriko denarekiko gehiago jakiteko larritasuna, berria aurreratzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude