Proiektu deialdia (Euskarabildua): teknologia burujabetza ardatz duten ekimenak

  • "Teknologia burujabea Euskal Herrian? Zure proiektua ezagutu nahi dugu!": horrela egin du deia Euskarabildua jardunaldiaren antolakuntzak hurrengo ediziorako proposamen eskea eginez. "Azaroan Euskarabildua jardunaldiaren 14. edizioa ospatuko da eta Euskal Herriko esperientzia eta proiektuak partekatu nahi ditugu."

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko maiatzaren 12an - 10:24
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Teknologia burujabetzarekin lotutako esperientziak eta proiektuak izango dira topaketako ardatz nagusietako bat. Euskal Herrian garatzen ari diren aplikazio, tresna teknologiko, zerbitzu eta bestelako ekimen burujabeak ezagutzera ematea da helburua.

Teknologia burujabetzarekin lotuta egon daitekeen proiektuak askotarikoak izan daitezke:

  • Software librea,
  • hodei propioan oinarritutako zerbitzuak,
  • datu pribatuen kudeaketa burujabea,
  • sare deszentralizatuak
  • antzeko esparruren batean nork bere kasa garatutako esperientzia.

Halakorik baduzue esku artean edo buruan, jarri kontaktuan Euskarabilduarekin maiatzaren 30a bitartean. Hemendik egin daiteke.


Eguneraketa berriak daude