Hondartzetako sorosleek salatu dute Gurutze Gorriak eta Donostiako Udalak ez dutela haiekin negoziatu nahi izan.
Uztailaren 13an emandako prentsaaurreko baten bitartez jakinarazi zituzten Gipuzkoako hondartzetako sorosleek beren lan baldintzen ezaugarriak: 10 orduko lan egunak, atseden bakarra 20-30 minutukoa eta ez dagozkien lanak egitera behartuta daudela, besteak beste. Asteazkenean grebara deitu zuten uztailaren 29, 30 eta 31rako. Greba eskubidea ere kendu dietela salatu dute, %80ko zerbitzu minimoak egin behar dituztelako.
Jon Ibarguren eta Xabier Ansa Donostiako sorosleekin hitz egin dugu egoeraren inguruan. Jon Ibargurenek lau urte daramatza Donostiako hondartzak zaintzen eta beteranoetako bat da. Zurriolan ari da lanean, bi hilabetez Kontxan aritu den arren, “zigortuta”. Xabi Ansak aldiz bi urte daramatza hondartzak zaintzen. Donostiako Ondarretan hasi zen aurreko urtean eta aurten Zurriolan dabil.
Aurrekariak
Joan den udan, Donostiako koordinatzailea lanetik bota zutenean, mugitzen hasteko momentua zela ikusi zuten. Beteranoak ihes egiten ari ziren eta gero eta langile berriak gero eta gehiago zirela ikusita. Donostiako Zurriolako hondartzakoen artean hitz egin eta ELAra gerturatzea erabaki zuten. Ibargurenek dioenez, ELAkoek egoera ezagutzen zuten eta norbait berengana hurbiltzeko zain zeuden. Greba azkeneko aukera dela uste dute udalei eta Gurutze Gorriari erakusteko borroka hau serio hartu dutela.
Zergatik deitu duzue greba deialdia?
X.Ansa:. Azkeneko urteetan sorosleen egoera berdina izan da, ez soldata aldetik bakarrik, lan baldintza, lan ordu eta material aldetik ere bai, besteak beste.
Nolako lan baldintzak dituzue?
J.Ibarguren: 10:00etan hasten gara lanean, baina ordu laurden lehenago gatoz hondartza pixka bat prestatzeko. 20:00etan bukatzen dugu, baina ordu laurden geroago goaz. Bazkaltzeko hogei minutu dauzkagu, baina beti walkiarekin eta zer edo zer gertatuz gero, lanera joan behar dugu. Jendea ez egonda ere hondartzan egoten gara hamar ordu.
Herritarrek elkartasuna erakutsi dizuete?
X.Ansa: Bai. Sinadura bilketa egiten ari gara eta hedabideetan zabaltzen ari da gure egoera. Jendea harritu egiten da, ikusten dutenean ez duzula beste munduko ezer eskatzen eta zure eskubideak aldarrikatzen ari zarela.
J.Ibarguren: Oso pozik gaude. Hondartzan eta kalean pankartekin ikusten gaituztenean, gerturatzen dira lan baldintzeei buruz galdetzera. Harrituta gelditzen dira. Gehienek uste dute lan polita dela eta horregatik onura onak dauzkala.
Gogotsu ekin diozue grebari?
J.Ibarguren: Oso harrera ona eta konplizidadea dago. Gogoz gaude baldintzak hobetzeko. Etorkizunean sorosleek baldintza hobeak izan ditzaten borrokatzen gara.
Zergatik doaz beteranoak?
J.Ibarguren: Lan baldintza hobeak dituztela beste lanetan, izan taberna batean edo toldero bezala. Ez gaituztela errespetatzen, haurrak bezala tratatzen gaituzte. Ez gaituzte langile bezala hartzen.
Nolakoa izan da Donostiako Udalaren jarrera?
J.Ibarguren: Ez da negoziaziorik izan.Hitz egin genuen behin zinegotziekin. Harrera ona eta oso hitz politak izan genituen: “Ez genekien horrela zinatenik, baldintzak aldatu behar baldin badira, aldatuko ditugu” eta beste. Hortik aurrera ez dugu berriro hitz egin. Gurutze Gorriarekin ere ez dira negoziaketak egon. Ez dute beraien jarrera inoiz erakutsi, beti ezetz, ezetz eta ezetz ari dira.
X.Ansa: Entzun entzun gaituzte, baina aurrera pausorik ez dute eman. Guk itxaron egin dugu, denbora aurrera joan da eta aurrerapausorik eman ez dutenez, puntu honetara iritsi gara. Gure egoeraren berri emateko grebaren aukera baino hoberik ez dugu ikusi.
Zer soluzio posible ikusten duzue?
J.Ibarguren: Gure asmoa da hitzarmen sektoriala egitea, Gipuzkoa mailako hondartzetako sorosleen hitzarmen bat sinatzea. Hondartza gehienak horretan gaude, Orain Gurutze Gorria dago hondartza guztietan, baina beste enpresa batek irabaziko balu, agian baldintza okerragoetan egon gintezke.
X.Ansa: Gu konsziente gara guztia kolpetik lortzea zaila izaten dela, baina ez gara gutxirekin konformatuko. Guk badauzkagu gure mugak eta horiek dira bete behar diren minimoak.
Turismoak eragina dauka zuen lanean?
J.Ibarguren: Bai, noski. Egun eguzkitsuetan hondartza beteta izaten da, kanpotar pilo bat dago, frantsesa edo ingelesa gehiago entzuten da euskara edo gaztelania baino.
X.Ansa: Bai. Ni sorosle bezala konturatu nahiz istripuak guk uste baino errazago gertatzen direla eta kanpoko jendearekin adi egon behar duzu hondartza ezagutzen ez dutelako.
Beste herrietan nola dago egoera?
J.Ibarguren: Udalen jarrerak bestelakoak dira: Zarautzen uste dut hitz egin dutela, Zumaian eta Orion ere bai, baina hitzarmen kolektiboa lortzeko udal guztiek ados egon behar dute, baita Gurutze Gorria ere. Antolatuta gaude eta egunero hitz egiten dugu.
Salatu duzuen gauzen artean laguntzako bainuaren egoera izan da. Ez dago pertsona prestaturik, Udalak eskatu bezala, eta zuek egiten duzue lan hori.
J.Ibarguren: Laguntza behar duten pertsonekin dagoenak ez du ikastarorik jaso eta ez daukagu inor hori egoki egiteko. Ondo antolatuta egongo balitz laneko aktibitate politenetarikoa izango litzateke. Baina horretarako ikastaroak jaso beharko genituzke.
'Polizia' lanak egiten dituzue hondartzan?
J.Ibarguren: Bai, bereziki Zurriolan. Egun guztia ematen duzu txilibituarekin jendeari bandera gorriko zonetatik ateratzeko esaten. Hori ez da gure lana, guk prebentzioan lan egiten dugu, banderak jarri eta babestu. Kasu askotan bai erabiltzaileek baita nagusiek ere, hori egitera behartzen gaituzte. Poltsa bat lapurtzen dutenean ere guregana etortzen dira, baina horretarako Polizia dago. Funtzio pila bat aitortzen dizkigute gureak ez direnak.
X.Ansa: Bandera gorria errespetatu behar da eta jendeak ez du jaramonik egiten. Surfista eta bainatzen ari direnen mugak zehazten saiatzen gara.
Aurrerago zer egiteko asmoa duzue
J.Ibarguren: Oraindik ez dugu ezer zehaztu, baina grebak ez badu funtzionatzen, beste neurri batzuk hartuko ditugu.
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.
Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik.
ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]
Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute.
Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]
Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]
Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB... [+]
ESK-k azpimarratu du zuzendaritzak soldatak igo dituela, langileen prestazioak murrizten ari diren bitartean. Berez, 2020tik abiatzen duten seigarren espedientea da honakoa.
Zerbitzu minimoek eragin handia izan dute Iruñerrian jaietan. Negoziazioan aritu dira, baina ez dute akordiorik erdietsi. Normaltasunez jardungo dute udan, eta irailean berrartuko dituzte lanuzteak.
Etxeko langileek jasaten duten "prekaritateari" aurre egiteko, "neurri zehatzak" biltzen dituen dekalogo bat aurkeztu du sindikatuak, Bilbon. Auzia lehenbizi Espainiako Auzitegi Gorenera eraman zuela jakinarazi du LABek, baina auzitegi horrek ez diola... [+]
ELA, LAB eta ESKk Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren proposamena errefusatu dute, nahikoa ez dela arrazoituta. 100 egun baino gehiago daramate lorezainek greban.
Lurraldeko erresidentzietan eta eguneko zentroetan 5.000 langile daude, eta horietako %40k borondatezkoak ez diren kontratu partzialak dituzte. Aldundiari dagokion ardura hartzeko eskatu dio ELA sindikatuak.
18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]