“Ez dago independentzia lortzerik Espainiako Konstituzio legalitatetik atera gabe”

  • La Directa hedabide katalanak Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusia elkarrizketatu du Kataluniako prozesuaz galdetzeko. 2009tik Logroñoko espetxean preso den ezker abertzaleko buruzagiak ezinezkotzat du independentzia lortzea desobedientziarik gabe.


2015eko irailaren 28an - 11:51
Kataluniako prozesua "heldutasun eta sendotasun demokratikoaren adibide" dela uste du Otegik (argazkia: Gari Garaialde, Bostok Photo)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Kataluniako prozesua “bide onetik” doala uste du Otegik, eta “heldutasun eta sendotasun demokratikoaren” adibide garbia direla adierazi du: “Inbidia dudala onartu beharra dut, inbidia oso sanoa”.

Ezker abertzaleko kideak adierazi du Kataluniako herritarrek eta erakunde zibil eta sozialek prozesuan izan duten “erabateko protagonismo aktibo, kontziente eta heldua” eredugarria izan dela. Klase ezberdinen arteko adostasuna lortu izana ere “beharrezko” iruditzen zaio Otegiri: “Estatua eraiki ondoren, hegemonia lortzen duten baloreak izanen dira balantza gehiengo sozialen alde edo elite ekonomikoen alde eramanen dutenak”.

Independentziara bidean Kataluniak Euskal Herriari aurre hartu izanaren arrazoiak “ugariak” dira Otegiren ustez, baina bat bereziki aipagarria dela adierazi du: “Katalunian herritarren gehiengoa, eta ondorioz burgesia txikiaren gehiengoa ere bai, ohartu da plurinaziotasuna edota erabakitzeko eskubidea onartuko duen erreforma aukerarik ez dagoela Espainiako Estatuan. Euskal Herrian oraindik ez gara iritsi gogoeta puntu horretara”.

Independentzia “oligarkien” kontra

Espainiako ezker estatistak nazionalismoari interes elitistak egotzi dizkio sarritan. Honen inguruan, ariketa sinplea egitea proposatu du Otegik elkarrizketan: “Idatzi zerrenda bat Euskal Herrian eta Katalunian independentzia babesten dutenena eta beste bat aurka daudenena. Zein aldetan daude oligarkia handiak? Zeinetan IBEXko enpresak? Entitate finantzarioak? CEOE, Confebask edota CEBEK? Apezpiku-batzarra, monarkia edota terratenienteak. Hauek guztiek beti egin dute Espainiaren hautsi-ezinezko batasunaren aldeko apustua”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kataluniako plebiszitua
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!