Ez da hezkuntzako grebarik egongo martxoaren 25ean

  • Sindikatuek erabaki dute Hezkuntza sektoreko greba bertan behera uztea. EAJk, EH Bilduk, PSEk eta Elkarrekin Podemos-IUk ostiralean EAEko hezkuntza hitzarmena adostu ostean dator erabakia.


2022ko martxoaren 21ean - 17:52
Hezkuntza sektoreko elkarretaratze bat. / Argazkia: Steilas.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

ELA, LAB, Steilas eta CCOO sindikatuek bertan behera utzi dute martxoaren 25erako greba deialdia; beraz, ez da lanuzterik izango EAEko eskoletan.

Ostiralean alderdi politikoek adostasuna lortu zuten hezkuntzako lege zirriborroaren gainean, hainbat gorabeheraren ostean. Bada, hitzarmen hori ixtearen harira dator sindikatuen erabakia.

Irakurri artikulu honetan hezkuntza legearen gako nagusiak.

Hona hemen sindikatu bakoitzak lanuztea eten izana azalduz idatzi duena:

LAB: "EAEko hezkuntza akordioak ezarri duen testuinguru berriaren aurrean, martxoaren 25eko greba bertan behera uztea erabaki dugu, edukiak sakontasunez aztertu eta langileekin partekatzeko"

ELA: "ELAk mobilizazio eta greba dinamikak bultzatzearen alde lanean jarraituko du Hezkuntza Legearen edukiak baldintzatu eta hobetzeko"

Steilas: "Martxoaren 25eko greba bertan behera gelditu da"

CCOO


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Eguneraketa berriak daude