Klima aldaketaren aurkako protestek koska bat gora egin dute Londresen

  • 1.000 lagun baino gehiago atxilotu ditu Erresuma Batuko poliziak azken zortzi egunetan Londresen aldaketa klimatikoaren kontra egin diren manifestazioetan. Extinction Rebellion mugimenduak deituriko ekintzek desobedientzia ekintzak izan dituzte ardatz.


2019ko apirilaren 24an - 13:20
Protesta masiboak izan dira Londresen klima aldaketaren kontra.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Britainia Handian azken urteetan ikusi den desobedientzia zibil ekintzarik handiena izan da, antolatzaileen esanetan.

Erresuma Batuko poliziaren arabera, 1.065 lagun atxilotu dituzte azken zortzi egunetan eta horietatik 53ren kontrako auzibideak jarriko dira martxan, trafikoa moztea bezalako delituak leporatuta.

Aldaketa klimatikoaren aurkako protestek beste eskala bat hartu dute azken astean Londresen, ekintza baketsuak izan diren arren hiriko zenbait gune blokeatzea lortu baitute, besteak beste Waterlooko zubia, Oxford Circus edo Parliament Square.

Joan den igandean lortu zuten azkeneko biak trafikoarentzat libratzea, baina Waterlooko zubia berriz irekitzeko astelehenera arte itxaron behar izan dute.

Extinction Rebellion mugimendua dago mobilizazio masibo hauen atzean. Kolektibo horren filosofiari buruzko argibide gehiago aurkituko dituzu Pello Zubiriaren artikulu honetan: "Extinction Rebellion: itxaropenik ezean, matxinatu".


Larrialdi klimatikoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.