Evo Moralesek irabazi ditu hauteskundeak Bolivian, baina bigarren itzulira doa

  • Emaitzen %89,34 dagoeneko kontatuta dagoenean, Evo Moralesek botoen %45,28 lortu du eta oposizioko hautagai nagusiak, Carlos Mesak %37,83. Moralesek irabazi du diputatuetan eta senatarietan.


2019ko urriaren 21an - 10:49

Garaile aterata ere, Moralesek bigarren itzulira jo beharko du eta hor ikusteko dago zer gertatuko den. Haizea ez da txarra beretzat, printzipioz Moralesek inkestek –%40a ematen zioten– emandakoa baino emaitza hobeak lortu ditu orain eta horrek bere alde egingo du bigarren itzulian. Alderdi Demokrata Kristaua izan da hirugarren indarra botoen %8,7rekin.

Boliviako Konstituzioaren arabera, hautagaiak lortzen badu gehiengo osoa, hau da botoen %50 gehi bat, lehendakaritza lortzen du. Bigarren aukera bat ere badago lehen itzulian ateratzeko: lortu behar du gutxienez botoen %40 eta bigarren hautagaiak baino hamar puntu gehiago.

Boliviako ekonomiaren egoera onak erraztu egin du Moralesen garaipena, bereziki ikusita bere inguruko hainbat herrialde nola dauden. Oposizioa, halaber, saiatu da hauteskundeak eta Morales bera deslegitimatzen, batez ere esanez 2016ko erreferenduma galdu zuela, orduan Konstituzioaren erreforman saiatu zen Morales, baina botoen %48 lortu zuen eta ez zuen helburua erdietsi. Mesak salatu du, halaber, hauteskundeak ez direla garbiak, baina bere ahaleginak porrot egin du. Nazioarteko 230 behatzaile izan dira hauteskunde prozesuan eta dena behar bezala joan dela adierazi dute.

Morales 2005etik dago lehendakaritzan eta 2009an lortu zuen orain arteko emaitzik onena, botoen %64,2.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bolivia
“Denbora deskolonizatzea metatze kapitalistari uko egitea da”

Adriana Guzmán Arroyo herri-hezitzaile aymara eta Boliviako feminismo komunitario antipatriarkaleko erreferentearekin batu eta kolonialismoa, arrazismoa, estraktibismoa, nahitaezko heterosexualitatea, familia, komunitatea, Estatua eta pribilegioak izan ditugu mintzagai,... [+]


2022-09-06 | ARGIA
Deforestazioaren eraginez Amazoniak bizi duen egoera larriaz ohartarazi dute

Berreskuratzeko gaitasuna galtzen ari da Amazonia, deforestazioak eta degradazioak larriki kaltetuta. Egungo egoeran, planetaren birika berdea deitu izan denaren zati handi batean karbono gehiago isurtzen da airera, xurgatzeko gai dena baino. Berehalako neurriak eskatu ditu... [+]


2022-06-13 | ARGIA
Aurrekaria Hego Amerikan
Boliviako presidente auto-izendatu zen Añezi hamar urteko espetxe zigorra, estatu kolpea ematea egotzita

Asteburuan aurrekaria ezarri dute Bolivian estatu kolpea ematen saiatzen direnentzat, hamar urteko espetxe zigorra ezarriz Jeanine Añez senatari ohiaren, Williams Kaliman Indar Armatuetako komandante ohiaren eta Yuri Calderon Poliziako komandante ohiaren aurka.


2021-11-09 | Leire Artola Arin
Ketxua hizkuntza biziberritzeko plana osatzen ari dira Bolivian, Garabideren parte hartzearekin

Bolivian izan dira Garabide elkarteko hiru kide, plan estrategikoa prestatzeko lehen saioetan, eta euskararen biziberritzearen gakoak azaldu dizkiete ketxua komunitateko kideei.


Eguneraketa berriak daude