Euskozenoa aurkeztu dute, “euskal nortasunaren adierazpen libreak” sustatzeko plataforma

  • Euskalduntasunaren inguruko hausnarketa saioak antolatu ditu Euskozenoak plataformak. Lehena hurrengoa larunbatean izango da. Gizartean eragiteko hainbat "artefaktu" erabili behar direla azaldu dute astearteko prentsaurrekoan. Horretarako, esparru zabala izan dute kontuan: etorkinak, bigarren belaunaldiko euskaldunak, euskaraz ez dakitenak eta Euskal Herritik kanpo bizi direnak, besteak beste.


2023ko maiatzaren 10ean - 11:20
Azken eguneraketa: 13:00
Javi Rivero sukaldariaren euskozenoa. Argazkia: Euskozenoa.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bilboko Dot kooperatibak jarri du martxan Euskozenoa proiektua, Errenteriako (Gipuzkoa) Badalab Hizkuntza eta Gizarte Berrikuntzarako Laborategiaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz. Parte hartzen ari dira El Chivo Peludo artista bisualak, Javi Rivero sukaldariak, SOS Arrazakeria eta Déjàvú antzerki taldeak, Aritz De La Hera moda diseinatzaileak, eta Amaia Lejarreta artistak.

Lehenik, Munduratzeak "artefaktua" aipatu dute prentsaurrekoan, euskal nortasunaren inguruko hausnarketa kolektiboak egiteko lanabes nagusia. Bi saio egin dituzte oraingoz. Larunbatean, maiatzak 13, egingo dute hirugarrena.

Bestetik, Hitzak proiektua egunerokoan sortzen diren errealitate berriekin bat etorriz, hizkuntzaren bilakaera islatu nahi duen bilduma berria da. Hitz batzuk desagerraraziz, beste batzuk sartu nahi dituzte. Esaterako, jaun ta jabe eta amazulo desagerrarazi, eta lesbiama eta inshallabedi sartu.

Plataformako hirugarren "artefaktua" Gorpuzteak sorta da, "euskal kulturaren protagonista berriak irudikatzeko interpretazio sortzaileak" gisa definitu dute. Munduan azaleratutako gogoetak izan daitezke hauen abiapuntu.

Javi Rivero Tolosako AMA jatetxeko sukaldariak sortu du azken Gorpuztea. Diasporaren inguruan egindako lanketa baten ondoren, "argazki berezi batekin" irudikatu du sukaldariak bere Euskozenoa, Euskal Herriko aniztasuna islatzen duen mahai-inguru bat. Horretarako, Momentu estudioarekin eta bestelako taldekide batzuen laguntza izan du, eta bideo batean jaso da. Hurrengo gorpuztea Amaia Lejarreta artistak egingo du.

 


Irakurri gehiago: Kultura
Kultura kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.