Euskorpus proiektuak hautsak harrotu ditu

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko otsailaren 24an - 07:44
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eusko Jaurlaritzak 5,5 milioi euro inbertituko ditu Euskorpusen. Imanol Pradales lehendakariak herenegun aurkezpenean esan zuenez, ""Euskorpusekin, Adimen Artifizialaren eta hizkuntzaren teknologien potentzial osoa euskararen, gure enpresen eta ikerketaren zerbitzura jartzen dugu. Gure gaitasun guztiak lerrokatuz eta lankidetza publiko-pribatutik egiten dugu".

Euskorpora izeneko elkarte bat sortu da Euskorpus kudeatzeko. Bertan "falta diren izenak" aipatu ditu Arantxa Iraola kazetariak Berrian. Daudenak, Euskorpora gaur gaurkoz osatzen dutenak, hauek dira: Vicomtech, EREIL Technologies SL, Trebe Language Technologies, Euskaltzaindia, Eusko Jaurlaritza, Baleuko, MIXER, EiTB, CAF, MCC, Petronor, Euskaltel Fundazioa, Kutxabank, PWC, eta Logikaline. 

Eta falta diren izen batzuk, EH Bilduko Lore Erriondo parlamentariak aipatuak Eusko Legebiltzarreko erregistroan sartutako idazkian:

Zergatik ez dira hasierarik gonbidatu EHU/UPVko HITZ zentroa, Langune-GAIA klusterra, Hekimen, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, Elhuyar Fundazioa (Jaurlaritza patronatuko kidea izanik), Euskal Zientzia eta Teknologia Sareko kideak edo BRTAko kideak beste hainbat kide?

Erriondoren idazkiko beste galdera batzuk:

  • Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak 5 milioi euro jarriko ditu EUSKORPUS proiektua garatzeko. a. Zein irizpideren arabera bideratuko dira 5 milioi euro horiek zuzenean Euskorpora erakundeari? b. Nola bermatuko du aukera-berdintasuna eta lehia askea?
  • (...) Proiektuaren emaitzak libre jarriko dira? Publikoak izango dira? Nork merkaturatuko ditu?
  • Noren jabetzakoak izango dira proiektuan garatuko diren baliabideak eta tresnak?

Pello Otxandianoren iritziz, "Hizkuntzaren teknologietan garatutako jakintza eta ezagutza alboratzen dira, eta honek gure nazioarentzat estrategikoa den esparru teknologiko bat gidatzeko ditugun aukerak neutralizatzen ditu". Hona Otxandianoren adierazpena bideoz:

Post by @pellootxandiano@mastodon.eus
View on Mastodon

 

 

Goragoko argazkian, Julian Florez Vicomtecheko zuzendaria Euskorpora aurkezten.


Teknologia berriak kanalean gehiago
2026ko uztailaren 15
Teknologia
Non hitz egin dezakegu?

2026ko uztailaren 8
Teknologia
Pantailen inguruan

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...