Euskoaren bost billeteak aurkeztu dituzte Baionan

  • Eusko batekoa, bikoa, bostekoa, hamarrekoa eta hogeikoa izango dira erabilgarri urtarrilaren 31tik aurrera Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Billeteetan hainbat herritako irudiak agertzen dira, baita euskal kulturaren adierazleak ere, hala nola, dantzariak eta txalapartariak.


2013ko urtarrilaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Euskoaren bost billete prestatu ditu Euskal Monetaren Elkarteak. Argazkia: Elkartearen webgunetik hartua.

Argazkigilea Bob Edme izan da, grafismoaz Ramuntxo Partarrieu arduratu da eta Marcos inprimategiak jaulkiko ditu billeteak. Urtarrilaren 31rako 22.000 eusko inprimatuko dituzte eta orotara 126.000 eusko inprimatzera iritsi nahi dute. Euskoak dituzten saltokietan “Hemen euskoa erabiltzen dugu” itsasgarria erakutsiko dute. Itsasgarriek saltzailearen euskara maila ere adieraziko dute.

Euskal Monetaren Elkarteak 300 bazkide dauzka eta 73 denda eta elkartek eman du atxikimendua. Euskoa sortu duten eragileek hiru helburu dituzte proiektu honekin: tokiko garapen ekonomikoa bultzatzea, ingurumena babestea eta euskararen alde egitea.

Ondoren atzo Baionan egindako aurkezpeneko bideoa:

Irakurri Euskoari buruzko informazio gehiago ARGIAk 2350. zenbakian (2012-12-23) argitaratutako artikuluan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskoa
Euskal Monetak ia 70.000 eusko banatu ditu erabiltzaileek babestutako 44 elkarteren artean

Biarritzen egin dute larunbatean Eusko Elkarteen Eguna. Guztira 69.672 euro banatu dituzte tokiko moneta babesten duten elkarteen artean. AEK izan da iaztik gehien hazi den elkartea, 2.531 eusko jasota.


2023-04-17 | Enbata
1.500 pertsona Ezpeletan, Euskoaren hamargarren urtebetetzea ospatzeko

Apirilaren 15ean, larunbatean, Ezpeletan, tokiko monetaren besta herrikoi handia iragan zen: Eusko Eguna. Hiru urtez falta izan ondoan, azkenean, Eusko Eguna berriz antolatu ahal izan genuen. Gainera, aurten, Euskoaren hamargarren urtebetetzea ospatzen ari gara! Horregatik, egun... [+]


Euskoaren 10. urteurrena ospatuko dute larunbatean Ezpeletan

Europako tokiko monetarik handiena bilakatu da Euskoa 10 urtetako ibilbidean. "Elkartasuna sustatu eta lurraldea pentsatzeko boterea berreskuratzeko" tresna izatea da Euskal Monetaren asmoa.


2022-10-05 | Enbata
Euskal Monetak 61.281 eusko eman dizkie 58 elkarteri

Eusko monetaren "% 3ko emaitza" baliabideari esker, orotara 61.281 eusko emanak izan dira 58 elkarte hartzaileri. Tokiko monetaren izaera solidarioa berresten da errekor berri honekin; izan ere, iazko 50.540 euroak aise gainditu dira aurten.


2022-09-29 | Euskal Irratiak
"Laster 3.500.000 Eusko izanen dira zirkulazioan"

Larunbat honetan iraganen da Miarritzeko Surfrider fundazioan Eusko ekimenak antolatzen duen Elkarteen eguna. Lekuko moneta bat plantan ezartzearen parte bat elkarteei bideratzen die sistemak eta aurten ere, diruaren birbanaketa solidario horri esker, elkarte batzuk sarituak... [+]


Eguneraketa berriak daude