Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Aldundiak ere frogatutzat jo dituzte ‘De Miguel’ sarearen irregulartasunak

  • Arabako lurralde auzitegiko fiskalaren argudioekin bat egin dute erakundeok eta onartu dute sare klientelarra osatu zutela EAJko Arabako buruzagi ohiek.


2018ko azaroaren 29an - 18:15
Foku / Jaizki Fontaneda
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Eusko Jaurlaritzak Xabier Sánchez Robles jo du errudun bakartzat Gazteria saileko diru-laguntzen amarruan. Bizkaiko Aldundiak, bere aldetik, Zanbranako operazio urbanistikoan lurralde hartako ogasunari iruzur egin zitzaiola dio.

Josu Izagirre eta Manuel Pedreira fiskalek aurreko egunetan euren ondorioak plazaratu dituzte De Miguel auziko epaiketan, eta hitz oso gogorrak izan dituzte akusatuentzat. Izagirrek Siziliako mafiaren pare jarri du burukide ohiek osaturiko sarea eta Alfredo de Miguel haren padrino zela esan zuen asteartean.

Ostegunean EAJren esku daude bi erakunde publikoen txanda izan da ondorioak aurkezteko. Hala, alderdi horretako kide ohien kontrako epaiketan fiskalak baino askoz gutxiago esku hartu duten arren, azkenean honen tesiekin bat egin dute, nahiz eta Eusko Jaurlaritzaren kasuan “malbertsazio” salaketarik ez egon. Honen abokatuak onartu du “kartel” bat bezala jokatu zutela De Miguelen inguruko enpresek.

EH Bildu: “Epelkeriaz jokatu dute”

De Miguel auziko epaiketa azken fasean denean, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran Josu Estarrona EH Bilduko parlamentariak salatu du instituzioen “epelkeria” halako kasuen aurrean.

Koalizio abertzaleko ordezkariak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Aldundiaren abokatuek onarturikoa, “dirua bidegabeki erabili dela”, alegia. Baina “praktika ustel” horiek desagerrarazteko borondate politiko irmorik ez dago bere aburuz: “De Miguel auzia partikular baten salaketaren ondorioz etorri da, ez administrazio edo instituzioen salaketa baten ondorioz”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
2025-07-02
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Eguneraketa berriak daude