Gasteizko Udalak abenduan ukatu zion Subillako Armentia-2 putzuan zundaketa egiteko baimena SHESA hidrokarburoen sozietateari. Putzuan gasik ba ote dagoen ikertu nahi du Eusko Jaurlaritzaren sozietateak. Gorka Urtaran alkateak adierazi du udalaren erabakia defendatuko duela.
SHESAk 2020ko azaroan aurkeztu zuen Armentia-2 putzuan gasa dagoen ikertzeko eskaera. Abenduan Gasteizko Udaleko alorreko teknikariek ebatzi zuten Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak (HAPO) ez duela baimentzen gasa dagoen ikertzeko zundaketarik egitea, eta eskaerari ezezkoa eman zion udalak. Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak egun berean adierazi zuen ez zuela baztertzen epaitegietara joatea udalaren erabakiaren aurka. Gaur jakin da egin egingo duela. SHESAk helegitea “berehala” aurkeztu duela iragarri du El Correo-k. “Ez da hitz egiten ari gas putzuak ustiatzeaz, baizik eta esploratzeaz, baliabide hori badagoen, zer kopurutan dagoen eta etorkizunean bertara jotzea posible izango litzatekeen jakiteko. Ezinbestekoa da lurpean zer dagoen jakitea, erauziko den ala ez alde batera utzita”, adierazi du Tapiak.
EAJ eta Gorka Urtaran
Gasaren erauzketaren defentsan bakarrik geratu zen abenduan EAJ. Erabaki historiko batean, Arabako Batzar Nagusiek gas putzua ustiatzearen aurka azaldu ziren. EAJk mozioaren aurka bozkatu zuen, beste talde guztiak, PSE barne, alde. Egun batzuk geroago heldu zen udalaren erabakia. Gasteizko alkate Gorka Urtaranek ados ez zegoela adierazi zuen, herritarrek gasa dagoen ala ez jakiteko “eskubidea” dutela argudiatuta, baina erabakia errespetatuko zuela esan zuen.
Asteazkenean elkarrizketa egin diote Gasteizko alkateari Radio Euskadin, eta Udalaren erabakia defendatzen jarraituko duela ziurtatu du: “Udalak ez du jarrera aldatuko, eta Gasteizko on gorena defendatzen jarraituko du, hau da hiri-antolamenduko plan orokorra, eta horrek gasaren ustiapena debekatzen du".
2018tik 2023ra kolore berdea izatetik grisa izatera pasa den lur eremua 9.000 kilometro koadro ingurukoa da, Zipreren adinako azalera. The Guardian-ek argitaratu duen ikerketaren arabera, etxebizitzen eta errepideen eraikuntzara ez ezik, luxuzko turismo, kontsumo eta aisialdira... [+]
Gaur egun basoa gutxi baliatzen dugu jakiak eskuratzeko, perretxiko eta gaztaina batzuk biltzeko asko jota. Baina, basoak jaten ere eman izan digu. Ezkurra da honen adibide: gure arbasoek asko jaten zuten, batez ere negua pasatzeko. Euskal Herrian badira ezkurraren kultura... [+]
Banana da pertsona askorentzat frutarik gustukoena, kirolariek ere asko erabiltzen dute, eta klima sub-tropikaletatik ekarritakoa jan ohi dugu, berde-berde bildutakoa eta kilometro pila bat egin dituena. Baina bada Euskal Herrian banana ekoizten duenik ere. Hori gutxi ez eta... [+]
Satorralaia plataformak eman du gainkostuaren berri, informazioa Jaurlaritzari eskatutako txosten batetik aterata. Donostiako metroaren Mirakontxa-Easo zatiaren lanak 53 milioi eurotan esleitu ziren, eta egungo aurrekontua 139,4 milioi eurokoa da. Donostiako metro-pasantearen... [+]
Iñaki Intxausti Zeraingo Mendarte baserriko baratzezain gaztea da eta Mattin Jauregik elkarrizketa egin dio baratzean bertan. Beste lan batzuk ezagutu ostean, duela 10 urte ekin zion Intxaustik profesional modura baserriko langintzari eta orain bere anaia batu da... [+]
Gure bizitzan zehar, jaberik gabeko zenbat ibaitan bainatu gara? Senarrik gabeko zenbat baratzetatik elikatu gara? Zenbat hazi kreole lorarazi ditugu aitarengandik, osabarengandik edo anaia ezkongabearengandik heredatu ez ditugun lurretan? Azken batean, zenbat emakume ezagutzen... [+]
Laborariek lehen lerrotik bizi dute klima aldaketa, haren eraginak zuzenean jasaten baitituzte. Zer aldaketa sumatu dituzte Nafarroa hegoaldean eta zer dilema planteatu dizkiete ura eskas izan diren azken urteek? Hazialdeko kooperatibako Lorea Lizarreta langilea elkarrizketatu... [+]
Mendiko botak jantzi eta Akaitz Sarasolaren gaztainondoak ezagutzera joanda Mattin Jauregi. Podcast honetan gaztainak iraganean edukitako garrantziaz, gaur egungo egoeraz eta etorkizuneko ikuspuntuaz hitz eginen dute.
Aste honetako Egonarrian lurra izan da protagonista eta gaian sakontzeko Lurzaindiako Martin Lemaire izan da gurean. Esperientziaren atalean, berriz, Baztango Xurie ardo naturala ekarri digu Ana Iriartek.
COP26 biltzarraren bezperan, planeta osoko laborarien bozgorailu izan nahi duen Via Campesina saiatu da klima are gehiago zora ez dadin bere proposamena zabaltzen Hararetik (Zimbabwe): “Aldarrikatzen dugu aitortua izan dadila nekazaritza agroekologikoak, basogintza... [+]
Epizentroa Eguesibarren izan du eta gaueko 22:45etan dardarazi du lurra. Ordu erdiko tartean bi erreplika gertatu dira, 3,2 eta 2,7 gradukoak.
Ekainaren erdialdean hasita, ezohiko uholdeek txikizio galantak eragin dituzte Europako hainbat eskualdetan. Udan barrena eurite eta uholde izugarriak errepikatu dira munduko lau muturretan, Txinan bezala Afrikako Sahelen, Pakistanen edo Amerikako Estatu Batuetan, beroketa... [+]
XX. mendean zehar basoen hedapena larre eta nekazal lurren kaltetan izan da. Euskal paisaiaren eraldaketa hau nabarmenagoa izan da isurialde kantauriarrean. Hain zuzen ere, isurialde horretan dago ekosistemarekiko integritate gutxiko baso lurren presentzia handiena.
Duela lau urte sortu zuen Oñatiko Udalak ingurumen beka. Oñati inguruko anfibioen eta narrastien azterketa egin zuten lehen deialdi hartan, herriko ekosistema ezberdinetan zein egoeratan zeuden ikertzeko. Duela bi urte, energia berriztagarrien inguruko lanari... [+]