3,9 graduko lurrikara izan da Iruñerrian astelehen gauean

  • Epizentroa Eguesibarren izan du eta gaueko 22:45etan dardarazi du lurra. Ordu erdiko tartean bi erreplika gertatu dira, 3,2 eta 2,7 gradukoak.

Eguesibarren izan du epizentroa lurikarak. Argazkia: valledeegues.com

2021eko urriaren 12an - 06:34
Azken eguneraketa: 08:39
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Herritarrek bereziki lehenbiziko astinaldia sentitu dute. Noticias de Navarra-ren arabera Iruñerrian ez ezik Tafallan edo Irurtzunen ere nabaritu da. Berria-k jaso duenez, hainbat herritarrek deitu dute SOS Nafarroara informazio eske, baina ez dute kalteen berririk jaso.

Iruñerria, lurrikaren lurralde

2017 urteko matxoaz geroztik intentsitate gutxiko lurrikara ugari gertatu dira Iruñerrian. 2020ko abuztukoak izan ziren intentsitate handieneko biak, Richter eskalan 4,6 eta 4,4 gradukoak, epizentroa Lizoainen izan zutenak.


Lurzorua kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.