Eusko Jaurlaritzak Durangorekin “240.000 euroko zorra” duela kritikatu du EH Bilduk

  • ETSk (Eusko Jaurlaritzaren enpresa) Durangorekin "239.667,45 euroko zorra" duela kritikatu du EH Bilduk.


2017ko otsailaren 28an - 09:11
Trenbidea zegoen lekua eremu urbanizagarri bihurtu zenez, Ondasun Higiezinen Zerga ordaindu beharko luke Euskotrenek, EH Bilduren arabera (argazkia: Anboto).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Koalizioak jakitera eman duenez, 2012an lehen trenbidea zegoen tokia eremu urbanizagarri izatera pasa zen, beraz, ordutik aurrera ETSk 60.000 metro karratuengatik Ondasun Higiezinen Zerga ordaindu beharko zuen, urtean 47.933,46 euro.

"ETSk ez du ezer ordaindu 2012az geroztik, beraz, Bizkaiko Diputazioari beharrezko tramiteak egin ditzan eskatu gura diogu Eusko Jaurlaritzak gainontzeko jabeek bezala OHZ ordain dezan" salatu dute EH Bilduko kideek.

"Ezin diegu herritarrei zergak ordaintzea eskatu eta gero beste alde batera begiratu ETS bezalako erakunde publiko batek ordaintzen ez duenean" gaineratu dute koaliziako kideek.

Albiste hau Anbotok argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kudeaketa publikoa
Eguneraketa berriak daude