Euskarazko haur eskolak Iruñeko auzo guztietan

  • Bi urte hauetan argi gelditu da herritarrek euskarazko haur eskolak nahi dituztela auzo guztietan, eta eskaintza dagoenean bete egiten dela. Hizkuntz ereduari dagokionez, ez da erraza haur eskoletako matrikulazio datuak interpretatzea, eskaintzak guztiz baldintzatzen duelako eskaera. Hala ere, datu batzuk azpimarra daitezke.


2017ko abuztuaren 23an - 12:38
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Donibane, Printzearen Harresi eta Goiz Eder euskarazko haur eskolak bete egin dira, eta itxaron zerrendak dituzte. Txantrean Izartegi euskarazko haur eskola da itxaron zerrenda duen bakarra.

Alde Zaharrean aurten zabaldu du Nafarroako Gobernuak euskarazko eskaintza, gaztelaniazkoa mantenduta, eta matrikulazio datuek argi utzi dute nagusiki euskarazko eskola eskatzen zutela bertako gurasoek.

Sanduzelain azken momentuan zabaldu zuen Nafarroako Gobernuak euskarazko eskaintza, soilik bularreko haurren artean, kasik publizitaterik gabe. Hala ere, eskaera handia izan du, gaztelaniazkoak baino handiagoa.

Gaztelaniazko haur eskola batzuek (Ninia Etxea, Mendebaldea eta Hello Azpilagaña, batez ere) itxaron zerrenda handi samarrak dituzte, baina euskarazko eskaintzarik ez dago toki horietan. Hello Buztintxurin eta Mendillorrin ere itxaron zerrenda luzea dute, baina 2014an Iruñeko Euskalgintzak bildutako datuen arabera, euskarazko eskaera handia dute. Zalantzarik gabe, leku horietan euskarazko eskaintzarik ez izanik, ezin dugu egiaztatu zenbatek nahiko luketen euskaraz.

Bi urte hauetan argi gelditu da herritarrek euskarazko haur eskolak nahi dituztela auzo guztietan, eta eskaintza dagoenean bete egiten dela. Aurreko legegintzaldietan herritarren nahia isilarazi egin da.

Horren aurrean, jarrera aktiboa eskatzen diegu Iruñeko Udalari eta Nafarroako Gobernuari: Euskarazko haur eskolak nahi ditugu auzo guztietan. Buztintxurin eta Mendillorrin has daitezke, adibidez.

Jatorrizko artikulua Sustatu.eus atarian argitaratu dute eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu hona.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude