Euskarazko bat-batekotasunari gorazarre

  • Torrezabal Kultur Etxeko atariak argi erakusten du egunotan Sormene egiten ari direla Galdakaon (Bizkaia); atzo, baina, inork ez zekien oholtza gainean zer aurkituko zuen, artistek ere ez; izan ere, “Bapateko Sormene” egin zen, Sormene egitasmoaren barruan.

"Bapateko sormene" egin zuten bart iluntzean Galdakaon. (Argazkia: Xabi Ealo)

2023ko apirilaren 28an - 11:00
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Alfonso Medina orkestra zuzendaria balitz bezala, eta publikoak proposatutako bi gairekin, dortokarekin eta hondartzarekin, bat-batean eta aurretiaz ikasitako keinuen bidez istorioa eratu zuten Aratxo Angulok, Beñat Armentiak, Gaizka Chamizok, Garazi Arresek, Ione Ibarretxek, Marijose Bayonek, Naroa Larribak, Nerea Larrazabalek eta Shakti Olaizolak. Ikusleek ere hartu zuten parte, gehienbat soinuak egiten.

Beñatek eta Naroak musikaz eta kantaz jantzi zuten kontakizuna, besteek, aldiz, dantzaz, antzerkiaz, soinuez eta gorputz perkusioez lagundu zuten. Denak batera ez ohiko orkestra bat sortu zuten; denak ziren elkarren osagarri.

Haizeak ekarrita bezala, ikuskizuna dantzarekin eta ahots lirain batekin hasi zen, eta ostean ikusle batek proposatutako keinu bat baliatuz, oholtzako kideak aurkeztu ziren. Taula gainean bederatzi aulki, teklatua, gitarra, hainbat musika tresna eta pole dance egiteko barra bat zeuden, eta zuzendariak keinuen bidez, zeinu hizkuntzaz, gaia eta egoera proposatuta, militarrak, umeak, animaliak… orotariko pertsonaiak gorpuztu zituzten aktoreek; azkenerako, dortoka baten istorioa kontatu zuten ordubete pasatxoan, istorio bakana, momentuan sortua eta errepikaezina. Amaitu, berriz, hamarrek txalo zaparrada luzea jaso zutela amaitu zen, gainera artistetako asko etxeko publikoaren aurrean bikain aritu ziren, bat-batekotasunari zabaldutako plazan.

Gaizka Chamizo galdakoztarrak ekitaldi “bizarroa” hitzeman zuen hasieran eta halakoa izan zen, sarri askotan surrealista, berezia eta gozagarria uneoro, bat-batekotasunaren gorazarrea, azken finean; halaber, maitasuna aldarrikatzeko ere baliagarri izan zen “Bapateko Sormene”.

“Gehiago nahi dut” zioen halako batean sortu zuten kanta batek eta Torrezabal Kultur Etxera bertaratu ziren guztiek gehiagoren gosez geratu ziren.

Sormenek laugarren edizioa

Aurrenekoz, gainera, Doinuele sortu zenetik. Egitarau oparoa antolatu dute astebururako Galdakaon.

Doinueleren hurrengo ekimena datorren astean bertan izango da, Zarautzen. Literaturiaren hamargarren edizioa ospatuko da maiatzaren 5etik 7ra,


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
Eguneraketa berriak daude